Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Euskal preso politikoen abokatuek larritzat jo dute Garak iragarritako haien aurkako operazioa

2014-06-18

Euskal preso politikoen abokatuek oso larritzat jo dute atzo Gara egunkariak haien aurka iragarritako polizia operazioa. Abokatuen ustez, euren lana indargabetzearekin batera, polizia-etxe, auzitegi eta espetxeetan egiten diren eskubide urraketen lekukoak paretik kentzea dute helburu operazioarekin. Aitziber Baglieto eta Alfonso Zenonen ustez elementu ezberdinak daude horrelako operazio baten atzean.

bideoaren irudia
Fiskaltzak helegitea jarri du Egunkariaren auzi ekonomikoan

2014-06-17

Fiskaltzak helegitea jarri du Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ixtearen aurka. Ekainaren 4an auzia artxibatuko zela esan zuen Donostiako Zigor Auzitegiko epaileak. Zortzi auzipetuei 1998-2001 artean diru laguntza publikoen iruzurra egitea egozten die. Defentsak Fiskaltzaren helegitea inpugnatzeko aukera izango du, eta auzitegiak orduan erabakiko du inpugnazioa ala errekurtsoa onartu.

 

 

 

bideoaren irudia
PPren "desesperazioa" dago, Sorturen ustez, presoen laguntza ekonomikoaren kontrako erasoaren atzean

2014-06-17

Polizia presoen laguntza ekonomikoaren kontrako sarekada prestatzen ari dela iragarri du gaur goizean Gara egunkariak. Arratsaldean, Pernando Barrena Sortuko kideak eurek ere operazio horren berri bazutela baieztatu du. Sarekada honek egungo mendekuzko espetxe politikaren biktimak diren preso eta senideen sufrimendua eragingo lukeela azaldu du. Batasun popularraren hausturaren ondorioz Alderdi Popularra "desesperatua" dagoela eta operazio honek horrekin zerikusia lukeela gaineratu du.

bideoaren irudia
Ibon Iparragirre preso gaixoa erasotu dute eta bakartuta daukate

2014-06-17

Ibon Iparragirre Ondarroako presoa erasotu dute Navalcarnedoko espetxean eta bakartuta daukate. Martxoaren 7an atxilotu zuten bere etxean espetxealdia betetzen ari zela. HIESA du eta bere osasun egoerak nabarmen egin du okerrera azken hilabete hauetan. Duela hiru aste, Angelita Burgoa presoaren amak Hamaika Telebistari kontatu zion, Navalcarnedoko espetxetik bertatik deitu zietela espetxeak bere gaixotasuna tratatzeko baliabiderik ez zuela esanez.

bideoaren irudia
Fiskaltzaren helegiteari buruzko balorazioa egin dute auzipetuek

2014-06-17

EFE berri agentziaren arabera, fiskalak helegitea jarri du Egunkariaren auzi ekonomikoan. Auzipetuek argi esan dute haien ustez fiskalak epaiketaraino iritsi nahi duela. Auzipetuen ustez "ulergaitza" da hori, eta nabarmendu dute herriak ere horixe esan duela.

bideoaren irudia
Grebalari gazteen espetxeratzea salatzeko mobilizazioak iragarri dituzte

2014-06-17

Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalari gazteen berehalako espetxeratzea salatzeko mobilizazioak iragarri ditu Grebalariak aske plataformak. Ekainaren 25ean, 19:30ean, Bilbo mailako manifestazioa egingo dute Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Horrez gain, ostegun honetan Bilboko Arangoiti auzoan elkarretaratzea egingo dute 20:00etan. Bina urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diete.