Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
EAJk eta PPk akordioa egin dute Bizkaian

2013-12-09

2014ko bizkaiko foru aldundiko aurrekontuen inguruan hitzarmena egin dute jeltzaleek eta popularrek. Gaur goizean sinatuko dute hitzarmena Esther Martinezek PPren izenean eta Lorea Bilbaok EAJrenean . Lorea Bilbaok gogorazi du 2014ko aurrekontuak posible izango direla hiru alderdiren borondateari esker, izan ere lehenengo bizkaiko sozialistekin lortu zuten akordioa.

bideoaren irudia
Iñigo Lamarca: "Torturaren gaian pauso txikiak eman dira, pauso inportanteenak falta dira"

2013-12-09

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Iñigo Lamarca Arartekoa izan dugu. Askotariko gaiez hitz egin dugu berarekin, eta tartean, Cabacas auzia eta Herritarren Segurtasunerako legearen aldaketa izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nafarroako euskal irakaskuntza susmopean

2013-12-04

Nafarroako D ereduko ikastolak ikertu ditu Guardia Zibilak, gai horretaz aritu gara hizketan. Horrez gain, Mauleko manifestazioa eta Durangoko Azoka izan ditugu hipide. Karmelo Landa EHUko irakaslea, Beñat Zarrabeitia kazetaria, Jose Felix Azurmendi kazetaria eta Koldo Bilbao EGI-ko kidea izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Juan Mari Zulaika: "Bake planak frankismoko historiaren erdia estali eta alboratzen du"

2013-12-02

Bake plana onartu berri den une honetan, asko dira uste dutenak motz geratu dela. Hala uste du behintzat Goldatu, Frankoren diktadura garaiko euskal preso eta errepresaliatuen elkarteak. Frankismoaren historiaren erdia ahaztu eta alboratzen duela salatu dute.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Gose greban dauden presoetaz aritu gara

2013-11-27

Sevilla II espetxean dauden presoen gose greba izan dugu hizpide aste honetako eztabaida saioan. PSE-EEko Benjamin Atutxa, EAJko Iñaki Zarraoa eta Sortuko Arantza Urkaregi izan ditugu gurekin.

bideoaren irudia
Iker Elizalde: "Lehen ministro batek Ipar EHko gaia bere gain hartzen duen lehen aldia da"

2013-11-27

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iker Elizalde Udalbiltzako gobernukidea eta Hendaiako hautetsia izan dugu. Ipar Euskal Herriko bozez eta besteakoez hitz egin dugu berarekin.