Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Lander Martinez: "Trumpen politika protekzionistarekin, Estatu Batuek hegemonia gal dezakete"

2017-01-25
Donald Trump sartu da Etxe Zurian, eta iragarri ditu hartuko dituen lehen neurriak. "Erosi amerikarra, kontratatu amerikarra", adierazi du AEBetako presidente berriak. Estatu Batuen orain arteko kanpo politika erabat aldatuko luke horrek Lander Martinez, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide eta bozeramailearen hitzetan.
bideoaren irudia
David Latxaga: "Ez dakit zein den Sorturen mezua: pragmatismo moderatua ala betiko ikurrak"

2017-01-25
Gehiengo soziala batuta, prozesu independentista EAJren zain egon gabe hasi daitekeela uste dute Sortuk eta Joxe Elorrieta ELAko Idazkari Nagusi ohiak. David Latxaga EAJko legebiltzarkideari orain arteko elkarlan eta herri akordioetarako mezuarekiko kontraesankorra iruditu zaio.
bideoaren irudia
Karmelo Landa: "Euskaldunoi dagokigu orain administrazio politiko sendoago bat (edo hiru) egitea"

2017-01-25

Euskal Elkargoa martxan jarri izana, lorpen handia bada ere, abiapuntua baino ez da askorentzat; halaxe uste du EH Bilduko Karmelo Landak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Euskal Elkargoa, Sorturen birfundazioa eta Trumpen Aroa

2017-01-24

Jean-René Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoaren lehendakari, eta Ipar Euskal Herria bere baitan hartzen duen lehen erakundea martxan jartzea abiapuntua baino ez da askorentzat. Bestalde, Sorturen birfundazio kongresuak eta Donald Trumpen kargu hartzeak ere eman digute zeresana. David Latxaga (EAJ), Karmelo Landa (EH Bildu) eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos) izan ditugu solaskide.

bideoaren irudia
Trump-en kargu hartzeak protesta ugari eragin ditu Ameriketako Estatu Batuetan

2017-01-24

Donald Trump-en kargu hartzeak protesta ugari eragin ditu Ameriketako Estatu Batuetan. Milaka herritarrek "Women's march" bezala ezagututako mobilizazioetan parte hartu zuten.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Indarkeria sexista eta sexu abusuak eliza katolikoan

2017-01-17

Blanca Esther Marquesen hilketak eta Sara Majarenas euskal presoaren alaba hiltzeko saiakerak, senarraren eta aitaren eskuetan, eman digute zer pentsatua indarkeria sexistaz. Gainera, SAREk deitutako manifestazioa, Juan Kruz Mendizabal bikario ohiaren sexu abusuak eta Patxi Lopezen hautagaitza ere izan ditugu hizpide. Mahaiaren bueltan izan ditugu Iñaki Zarraoa (EAJ), Niko Moreno (EH Bildu) eta Neskutz Rodriguez (Ahal Dugu).