Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Mikel Aramendi: "Alemaniaren jarrera Greziarekin, besteentzako lezioa da: ni naiz EBko agintaria"

2015-09-24

Gurean Gaur elkarrizketa siaoan, Mikel Aramendi nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Syrizako garaipenak Grezian mahai gainean jarri ditzakeen errealitate eta aukerak aztertuko ditugu. Zer gertatuko litzateke zorrari aurre egingo ez balio? Zein da Europar Batasunaren papera krisi hauetan? Aramendik erantzun interesgarriak utzi dizkigu.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Grezia eta Kataluniako bozak

2015-09-23

Syrizak Greziako hauteskundeetan lorturiko garaipena eta Kataluniako hauteskunde kanpaina aztertu ditugu. Batetik, Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologoarekin hitz egin dugu aipaturiko bi hauteskundeez. Bestetik, mahai-inguru politikoan gai berbera landu eta Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak Diario Vascori eskainitako elkarrizketan esandakoez aritu gara.

bideoaren irudia
Grezia eta Kataluniako hauteskundeei begira

2015-09-23

Greziako eta Katlauniako hauteskundeei erreparatu diegu aste honetako mahai inguruan. Horrez gain, Diario Vasco egunkarian Jorge Fernandez Diazek, Espainiako Barne ministroak, esandako hitzak ere aztertu ditugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Jurdan Arretxe, Markel Ormazabal eta Ion Telleria. 

bideoaren irudia
Eguzki Urteaga: "Gizarte mugimenduak eta alderdiek elkar elikatu behar dute erabakitze eskubidean"

2015-09-23

Eguzki Urteaga soziologoarekin Katalunia eta Greziako hauteskundeei begira jarri gara. Kataluniako hauteskundeen ostean zabaldu litekeen prozesuari ere erreparatu diogu. Eta Euskal Herrian ere jarri dugu fokoa.

bideoaren irudia
Julen Mendoza: "Bakegintzan berandu gabiltza, duela lau urte adostu behar genituen oinarriak"

2015-09-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkatea izan dugu. Iraila hasieran Bilbora deitu zituen Iñigo Urkulluk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateak. Biktimen memoria lantzeko bilera eta ekitaldia egin zuten. Mendozak bertan hitz egin zuen EH Bilduren ordezkari bezala. Esan zirenak gogoratu eta bakegintzaz hausnarketa egin dugu.

bideoaren irudia
P. Barrena: "EAJk Ezker Abertzalea erabiltzen du, bere agenda subiranistaren hutsuneak ezkutatzeko"

2015-09-18

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Pernando Barrena Sortuko bozeramailea izan dugu. Azken atxiloketak izan ditugu hizpide. Horrez gain, Kataluniako prozesu independentearen inguruan aritu gara, Euskal Herriaren errealitatea aztertuz. Euskal erakunde eta alderdi politikoek prozesu horretan duten papera eta jarrera aztergai.