Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
"Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora": tresna eraginkorra

2015-12-11

Eleak Mugimenduak injustizia eta inboluzio egoerei erantzuna ematen die desobedientzia zibila baliatuta. "Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora" dokumentalean, azken urteetan Euskal Herrian egon diren borroka ezberdin batzuk plazaratu dituzte. Txerra Bolinaga Eleak Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.

 

bideoaren irudia
Abenduaren 20ko hauteskundeei begira jarri gara

2015-12-09

Esatea Libre saioaren mahai-inguruan, abenduaren 20ko Espainiko Hauteskunde Orokorrei begira jarri gara. Euskal Herriarentzako garrantzitsuak dira, eta horrela bada zergatik? Horri buruz aritu gara Martxelo Otamendi (Berria), Josetxo Arrieta (Ahal Dugu) eta Iñaki Sotorekin (Gara).

bideoaren irudia
Esatea Libre | Egunkaria, Imanol Murua eta hauteskundeak protagonista

2015-12-09

Euskaldunon Egunkariak 25 urte beteko lituzke, Guardia Zibilak itxi izan ez balu, abenduaren 6an. Horren harira erreportaje bat egin dute Berriako lankideek eta horixe eskaini dugu saioaren lehen zatian. Horrez gain, Imanol Muruaren azken liburuaren erreportajea ere egin dute eta eskaini dugu. Saioaren amaieran Martxelo Otamendi, Josetxo Arrieta eta Iñaki Sotorekin abenduaren 20ko hauteskundeei begira jarri gara.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Azkarate, Ntb11 eta Katalunia protagonista

2015-12-03

Aste honetako elkarrizketen ataleko protagonista Miren Azkarate Donostiako Euskara zinegotzia izan da. Mahai inguruan Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiari buruz aritu gara hizketan Josean Elgezabal, Koldo Bilbao eta Gotzon Hermosillarekin.

bideoaren irudia
Miren Azkarate: "Nahiko genukeena bezainbeste euskara entzuteko aukerarik ez dugu"

2015-12-02

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aste honetan Miren Azkarate Donostiako Euskara zinegotziarekin egin dugu hitzordua. Duela 25 urte, euskarari dagokionean, beste egoera bat iragarriko luketela dio berak;  ezagutza asko zabaldu bada ere erabilerak arduratzen du.

bideoaren irudia
Nuria Altzugarai: "Abian prozesuaren berme nagusia gure militantziaren ekarpena da"

2015-11-25

'Abian' prozesuari ekingo ziola jakinarazi du ezker abertzaleak duela egun gutxi. 28 laguneko talde eragile bat osatu dute, eta bertako bi kiderekin izan gara: Nuria Altzugarai eta Iñigo Erkiagarekin. Hasi berri duten prozesu horri buruzko xehetasunak eman dizkigute.