Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
"Arnaldo eta Rafa askatu, politika askatu" martxa

2015-10-17

Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen askatasuna eskatzeko manifestazioa egin dute Donostian. Ehunka lagunek aldarrikatu dute Bateragune auziko bi presoen askatasuna. Martxaren irudi eta adierazpen bilduma osatu dugu.

bideoaren irudia
"Barruko arrastuak": tortura testigantzak

2015-10-16

Frankismo garaitik hona atxilotu dituzten herritarren tortura testigantzak batu ditu Oñatiko Euskal Memoria taldeak "Barruko arrastuak" dokumentalean. Garai ezberdinetan eta indar polizial ezberdinen eskutik bizitakoak biltzen ditu lanak. Aritz Arnaiz Oñatiko Euskal Memoria taldeko kidearekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Itxaso Atutxa: "Euskal Bidearen proposamena EAJrena zen, orain EH Bildu etorri da bide horretara”

2015-10-15

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea izan dugu. Quirogaren dimisioa, Alfonso Alonsoren izendapena, kupoa eta erabakitzeko eskubidea izan ditugu hizpide, besteak beste.

bideoaren irudia
Pernando Barrena: "Erabili dezagun marko autonomikoa errealitate berri bat sortzeko"

2015-10-14

Pernando Barrenarekin izan gara aste honetan. Datorren hilabetean epaiketa izango dute ezker abertzaleko hainbat kidek, horri begira jarri gara, baina gaurkotasunari loturiko beste hainbat gai ere jorratu ditugu Sortuko kidearekin.

bideoaren irudia
Quirogaren dimisioaz eta Bateragune auziaz

2015-10-14

Arantza Quirogak EAEko PPko presidente gisa dimisioa eman du, erabakia eta arrazoiak aztertu ditugu, eta Bateragune auziaz aritu gara hizketan. Iñaki Soto, Martxelo Otamendi eta Josetxo Arrieta izan ditugu gurean.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Quirogaren dimisioa eta Bateragune auzia hizpide

2015-10-14

Hassanna Aalia aktibista sahararraren egoera gertutik ezagutu dugu. Ezker abertzalearen aurkako epaiketaz aritu gara Pernando Barrenarekin. Arantza Quirogaren dimisioaz eta Bateragune auziaz hitz egin dugu Martxelo Otamendi (Berria), Iñaki Soto (Gara) eta Josetxo Arrietarekin (Ahal Dugu).