Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Urtzi Errazkin: "Presoen senideok, zoritxarrez, ezin dugu iraganean hitz egin"

2015-09-30

Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramailearekin izan gara aste honetan. Euskal presoek eta euren senideek bizi duten egoeraz hitz egin dugu, eta etorkizunera begira espero dituzten urratsei buruz ere bai.

bideoaren irudia
Katalunia eta Euskal Herria, bide berean murgilduta?

2015-09-30

Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta horien ondorioak izan ditugu aztergai mahai inguruan. Gurekin izan ditugu Karmelo Landa, Iñaki Zarraoa, Koldo Bilbao eta Lander Martinez.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Presoen afera eta Kataluniako hauteskundeak

2015-09-30

Etxerat elkarteko Urtzi Errazkin bozeramailearekin hitz egin dugu. Presoek eta euren senideek egun bizi duten egoera izan dugu hizpide. Horrez gain, Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta horien ondorioak izan ditugu aztergai mahai-inguruan. Gurekin izan ditugu Karmelo Landa, Iñaki Zarraoa, Koldo Bilbao eta Lander Martinez.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Kataluniako hauteskundeak

2015-09-28

Irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeak aztergai izan ditugu Esatea Libre saio berezian. Gurekin izan dira Koldo Bilbao, Jule Goikoetxea, Joseba Sobrino eta Eguzki Urteaga emaitzen eta egoeraren inguruan hausnartzeko. Datozen hemezortzi hilabeteetan zein urrats egingo dituzte independentziaren aldekoek?

bideoaren irudia
Mikel Aramendi: "Alemaniaren jarrera Greziarekin, besteentzako lezioa da: ni naiz EBko agintaria"

2015-09-24

Gurean Gaur elkarrizketa siaoan, Mikel Aramendi nazioarteko gaietan aditua izan dugu. Syrizako garaipenak Grezian mahai gainean jarri ditzakeen errealitate eta aukerak aztertuko ditugu. Zer gertatuko litzateke zorrari aurre egingo ez balio? Zein da Europar Batasunaren papera krisi hauetan? Aramendik erantzun interesgarriak utzi dizkigu.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Grezia eta Kataluniako bozak

2015-09-23

Syrizak Greziako hauteskundeetan lorturiko garaipena eta Kataluniako hauteskunde kanpaina aztertu ditugu. Batetik, Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologoarekin hitz egin dugu aipaturiko bi hauteskundeez. Bestetik, mahai-inguru politikoan gai berbera landu eta Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroak Diario Vascori eskainitako elkarrizketan esandakoez aritu gara.