Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Berezia | Gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa Ondarroan

2014-05-31

Ondarroako kaleetan manifestazio jendetsua egin dute maiatzaren 31an, larunbata. "Gaixo dauden presoak etxera" lelopean, ehunka lagunek parte hartu dute mobilizazioan. Angelita Burgoa Ibon Iparragirre preso ondarrutarrarekin egin dugu martxaren jarraipen berezia. Bere semeak bizi duena ezagutu nahi izan dugu, manifestazioaren irudiak biltzearekin batera.

bideoaren irudia
Politika eredua aldatzeko nahia ikusi du EH Bilduk hauteskundeetako emaitzetan

2014-05-30

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Gipuzkoan lortutako emaitzak ontzat jo ditu EH Bilduk. Emaitzek, orain arteko politika eredua aldatzeko herritarrek duten beharra islatzen dutela nabarmendu du koalizioak.

bideoaren irudia
Gertu, biktimen arreta pertsonalizatua eta parte hartzea sustatzeko programa

2014-05-30

Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Monica Hernando Biktimen eta Giza eskubideen zuzendariak Gertu programa aurkeztu dute, biktimen arreta pertsonalizatua eta parte hartzea sustatzeko programa.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Europako hauteskundeetako emaitzak aztergai

2014-05-28

Europako hauteskundeen emaitzen ezaugarriak aztertu ditugu gaurko saioan. Gurekin izan ditugu Joseba Sobrino analista politikoa, Mikel Rotaetxe kazetaria, Ander Iturriotz EHUko irakasle eta soziologoa, eta Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologoa.

bideoaren irudia
Gipuzkoako Foru Aldundia auzitara eraman du Carlos Urkijok

2014-05-28

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, auzitara eraman du Gipuzkoako Foru Aldundia, Gure Esku Dago egitasmoari diru-laguntza emateagatik. Gipuzkoako 2014rako aurrekontuetan Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikari 100.000 euro ematea adostu zuten EH Bilduk eta EAJk. Urkijok esan du agerikoa dela Espainiako zati batek, Euskal Herriak kasu, ez duela erabakitzeko eskubiderik.

bideoaren irudia
Ekainaren 15ean abiatuko da konponbidea xede duen herritarren sarea

2014-05-28

Martxoaren 15ean aurkeztu zuten sarearen abiapuntu izan zen San Telmoko adierazpena. Geroztik hainbat topaketa egin dituzte, herritarrei sarea eratzeko prozesuan parte hartzeko aukera emanez. Preso eta iheslarien auziari konponbidea ematea beharrezkotzat jo dute, eta gizarteari protagonismoa eman behar zaiola aldarrikatu. Ekainaren 15ean, 12:00etan, Donostiako San Telmo museoaren aurrean egingo dute sarearen aurkezpen ekitaldia.