Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko eskatu dute Bilbon

2014-05-28

Hainbat lagunek Txus Martin gaixo dagoen presoa askatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko Auzitegi aurrean. Nahasmen eskizo-afektibo larria du, gaixotasun larri eta sendaezina. Espetxean egonda gaitza ezin zaiola tratatu ohartarazi dute Txusen lagunek. Bitartean, presoak bakartuta segitzen du.

bideoaren irudia
Josu Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute

2014-05-27

Euskadin eta Katalunian Europako hauteskundeek izandako emaitzei entzungor egiterik ez dagoela adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, Erkorekaren ustez, emaitzek hautesleen ezinegona erakutsi dute.

bideoaren irudia
Patxi Lopezek PSEko idazkari nagusiaren kargua utziko duela iragarri du

2014-05-27

Alderdi sozialistak ezhoiko biltzarra egingo du irailean, eta, Lopezek esan duenez, ez da aurkeztuko kargua betetzera. Zuzendaritza eta estrategia berriei bidea ireki behar zaiela argudiatu du. PSEko zuzendaritzak atzo egin zuen hauteskunde osteko lehen bilera. Guztira 2,5 milioi boto galdu dituzte, horietatik 100.000 EAEn.

bideoaren irudia
Jose Antonio Agirreren lehen biografia zientifikoa aurkeztu dute

2014-05-26

Jose Antonio Aguirre Eusko Jaurlaritzaren lehen lehendakariaren lehen biografia zientifiko osatua aurkeztu dute gaur. Euskal politikari garrantzitsuena, influentziaduna eta herrikoiena izan zela azpimarratu dute bertaratu direnek. Eta horregatik liburu berri honen garrantzia azpimarratu dute.


 

bideoaren irudia
Emaitzen balorazio baikorra egin du EH Bilduk, ez hain ona, aldiz, EAJk

2014-05-26

Atzoko emaitzen ostean, balorazioen txanda izan da gaurkoan. EH Bilduk agerraldi baten bitartez nabarmendu du emaitza onak izan zirela eurentzat. Ondorioztatu du Euskal Herrian alternatiba nagusia dela koalizioa egun. Aldiz, ez da hain baikorra izan EAJk lortutako emaitzekin Iñigo Urkullu. Nabarmendu du irakurketa "argia eta autokritikoa" egiteko unea dela.

bideoaren irudia
Ezer ezkutatu gabe idatzi du Iulen Madariagak "Egiari Zor" liburua

2014-05-23

Iulen Madariagak bere autobiografia kaleratu du: "Egiari Zor". Ezer ezkutatu gabe utzi nahi izan du bere azken lekukotasuna. EKIN taldearen sortzaile izan, ostera ETA izango zena, Hego Ameriketan denbora luzea igaro... Bere bizitzan gertatutakoak jaso ditu ahalik eta objektibotasun handienarekin. Helburua, besteak beste, egindako akatsak ez errepikatzea. Aitortu duenez, lasaiago gelditu da liburua idatzi ostean.