Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Esatea Libre | ETAren pauso berriaz

2014-02-26

ETAk armategiak indargabetzeari ekin ziola jakin genuen ostiralean. Horren ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak. Hori izan dugu gaurkoan hizpide. Eta, horretarako, gurekin izan ditugu Ion Telleria (kazetaria), Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Pili Kaltzada (kazetaria) eta Mikel Aizpuru (EHUko irakaslea).

bideoaren irudia
Bere bizkarra babestu eta Goikoetxearen gain utzi ditu ardurak Barcinak

2014-02-26

Negar zotinka defendatu zuen Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak Lourdes Goikoetxearen izen ona. Hala ere, bere bizkarra ondo babestu eta Nievesek salatutako erabakien ardura Goikoetxearen gain utzi du Barcinak, honek legea errespetatuz jardun duela esan arren. Bere burua defendatu eta dena ukatzeaz gain, agerraldia trabatu du Nafarroako lehendakariak, eta, haren ustez, ez dago zentsura mozioa aurkezteko arrazoirik. Ostiralean aurkeztuko dituzte parlamentuko taldeek azken erabakiak.

bideoaren irudia
Gipuzkoak aurrekontu parte-hartzaileak burutuko ditu lau eskualdetan

2014-02-26

Iaz Urola Erdian egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosaldea, Bidasoaldea eta Oarsoaldeara zabaldu du "Herritarrekin" ekimena. Aurrekontu parte-hartzaile hauei esker, eskualde bakoitzean herritarrek erabakiko dute 500.000 euro zein proiektutan inbertitu. Martxoan hasi eta urrira bitarte iraungo du prozesuak.

bideoaren irudia
Eusko Jaularitzak LOMCE legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi konstituzionalean

2014-02-25

Eusko Jaurlaritzak LOMCE hezkuntza legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean. Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak hartu du erabakia eta, eguerdian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Josu Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute errekurtsoaren nondik norakoak azaltzeko.

bideoaren irudia
Mertxe Aizpurua: "Urkullu egiaztatzaileekin Madrilera joatea ezinbestekoa zen, bere lekuan jarri da"

2014-02-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidente eta Usurbilgo alkatea izan dugu. Euskal Herritartasuna sustatzea erabaki du Udalbiltzak udal hautetsiekin batera asteburu honetan bertan. Eta 2014an horixe izango da lan euren ildo garrantzitsuenetako bat.

bideoaren irudia
Egiaztatzaileek zaila ikusten dute bake prozesuan laguntzea

2014-02-24

Jazarpen politikoa jasan behar dutela ikusita, egiaztatzaile batzordeak esan du egoera horretan zaila dela laguntzea. Jonan Fernandezek adierazi du oztopoak oztopo, prozesuak aurrera egingo duela.