Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Josu Juaristi: "Europan Espainiaren jokaera ez demokratikoa agerian utziko dugu"

2014-05-21

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak dira protagonista aste honetan. Josu Juaristi, EH Bilduko hautagaia izan dugu gonbidatu. Euren hautagaitzaren eta asmoen berri eman digu.

 

 

bideoaren irudia
Leire Martinez: "Gu gara Europako ezkerrarekin lotura zuzena duen alderdi ezkertiar bakarra hemen"

2014-05-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Europako hauteskunde kanpaina dugu protagonista. Oraingoan, Leire Martinez, Ezker Anitza-Iratzarri-Eki koalizioako hautagaiarekin izan gara, ezkerreko koalizio honen helburu eta asmoak ezagutzeko.

bideoaren irudia
Maider Lainez: "PP eta PSOE ez dira gauza bera; PP murrizketetan oinarritzen da, gu, aldiz, ez"

2014-05-19

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak dira protagonista aste honetan. Maider Lainez PSOEko hautagaia izan dugu lehen gonbidatu bezala. Sozialisten hautagaitzaren eta asmoen berri eman digu.

bideoaren irudia
Europako hauteskunde kanpainan murgilduta jarraitzen dute alderdiek

2014-05-19

Europako hauteskundeen atarian, alderdiek buru-belarri dihardute kanpainako lanetan. EH Bilduk ekitaldia egin du Donostiako Carlos Santamaria liburutegi parean. Eredu sozial berri bat aldarrikatu, eta gazteen garrantzia azpimarratu dute. EAJk, berriz, Bilbon egin du ekitaldia, eta Izaskun Bilbao hautagaiak Bizkaiko hiriburuaren eredua azpimarratu du.

bideoaren irudia
Ehunka korrikalarik parte hartu zuten Lasterbidean ekimenean

2014-05-19

Igandean mila lagun inguru bildu ziren Larrabetzun preso eta errepresaliatuen alde korrika egiteko "Lasterbidean" ekimenean. Aldarrikapena, festa eta kirola uztartu zituzten eta neke aurpegiak egon arren, poza nagusitu zen.

bideoaren irudia
Gipuzkoako aurrekontu parte hartzaileak arrakastatsuak ari dira izaten

2014-05-19

Iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak "Herritarrekin" dinamika parte hartzaileari ekin zion. Honi esker, besteak beste 500.000 euro zertan inbertitu erabaki zuten Urola Erdialdeko bizilagunek. Aurten, ordea, Tolosaldera, Oiartzualdera eta Bidasoa aldera zabaldu dute dinamika eta proposamenak jasotzeko lehen fasea oso arrakastatsua ari da izaten. Gipuzkoako Foru Aldundiko parte-hartze zuzendariarekin egoteko aukera izan dugu.