Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Amaiurreko ordezkariek bisita egingo diete gaixo larri dauden presoei

2014-05-16

Amaiurreko diputatu eta senatariek gaixotasun larriak dituzten presoei bisitak egingo dizkiete. 12 dira guztira egoera horretan dauden euskal presoak. Ekimen honekin presoen zuzeneko testigantzak jasoko dituzte. Ekainaren amaierarako bisita guztiak eginak izatea aurreikusten dute, eta, bisita errondaz gain, urtea amaitu aurretik, bestelako ekimenak ere antolatu asmo ditu Amaiurrek.

bideoaren irudia
Jesus Egiguren: "Independentzia %80ra iristen bada, independentzia lortzen da"

2014-05-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea izan dugu. Egungo egoera politikoaz, argitaratu berri duen liburuaz eta erabakitze eskubideaz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
25 urte igaro dira Espainiak sakabanaketa politika ezarri zuenetik

2014-05-15

Orain dela 25 urte, gaurko egunez, hasi zen Espainiako Estatua dispertsio politika sistematikoki erabiltzen. 25 urte eta biktima ugari. Urteurren anker hori dela eta, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egin du Donostian, dispertsio politika behingoz amaitu dadin aldarrikatuz.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Europako hauteskundeen garrantziaz

2014-05-14

Europako hauteskundeak bi aste barru izango dira, kanpaina jada hasi dute alderdiek, eta hori izan dugu gaurko solasaldian aztergai. Gurekin izan ditugu Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Karmelo Landa EHUko irakaslea, Mikel Arana legebiltzarkide ohia eta Gotzon Hermosilla Berriako kazetaria.

bideoaren irudia
Miren Larrion: "Gure azken helburua herri curriculumak egitea da"

2014-05-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Miren Larrion Gasteizko Gure Herria Hezkuntza Plataformako kidea izan dugu. LOMCEri aurre egiteko egiten ari diren urratsak zeintzuk diren azaldu digu eta hemendik aurrera egingo dutena ere bai.

bideoaren irudia
EH Bilduk La Razón egunkariaren aurkako salaketa jarriko du

2014-05-14

Pasa den astelehenean La Razón egunkariak honako titularra jarri zuen azalean: "ETA inscribe a EH Bildu como partido para que sea el sucesor de Batasuna". Hori dela eta EH Bilduk egunkari espainiarraren aurkako salaketa jarriko du. Kasu honek zein bestelako hedabideek maiz izaten dizuten gisako jokaerek bi helburu dituztela esan du koalizioak. Batetik, koalizioaren inguruko zalantzak piztea eta bestetik Euskal Herriko normalizazio prozesua zapuztea. Aurrerantzean ere halako jokabideak errepikatuz gero, epaitegietara joko dutela iragarri du EH Bilduk.