Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Marokok Mendebaldeko Saharan sartzea debekatu die lau legebiltzarkideri

2019-12-02
Legebiltzarkiedeen asmoa Saharar herriaren ordezkariekin harremanetan jartzea zen. Kale-jantzian zegoen polizia batek eragotzi die hegazkinetik ateratzea eta bueltan itzultzeko agindua eman die.
bideoa prestatzen
Jon O. Urain: "Madrilera begirako testu bat dirudi Autogobernu Lantaldeak egindakoak"

2019-12-02
Autogobernu Lantaldeak enkargua eman eta hamahiru hilabetera, adituen batzordeak gaur utzi du Eusko Legebiltzarraren esku estatutu proposamenaren testu artikulatua, eta gu Jon O. Urain, Berriako kazetariarekin izan gara honen nondik norakoak aztertzeko.
bideoa prestatzen
Koldo Martinez (Geroa Bai): "Madrilera noa zentralismoaren aurka burujabetza babestera"

2019-12-02
Koldo Martinezek Nafarroako Parlamentua utzi eta gaur lehendabiziko aldiz arituko da senatari gisa Madrilen
bideoa prestatzen
EH Bilduk "euskarafobia" eta "zentsura" leporatu dio Navarra Sumari

2019-11-28
EH Bilduk gogor kritikatu du Enrique Maya eta Iruñeko agintarien jarrera Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi izangatik. Joxe Abaurrea zinegotziak euskarafobia eta zentsura leporatu die Navarra Sumako udal gobernuko kideei.
bideoa prestatzen
Sexua kirol olinpikoa izango balitz, zein postutan egongo litzateke Euskal Herria?

2019-11-28
Gantxet Inzpektorea ikasleen jarduerei buruz ikertzera joan da EHUk Ibaetan duen campusera. Tramankulu erotikoak modan ote daude?
bideoa prestatzen
Errepublika digitalaren kontrako lege-dekretua onartu du Kongresuko Diputazio Iraunkorrak

2019-11-28
PSOE, PP, Ciudadanos eta Coalicion Canariako diputatuek aldeko botoa eman dute. ERC, JxCAT, EAJ, EH Bildu eta Compromis, berriz, aurka azaldu dira. Voxeko kideek ere kontrako botoa eman dute. Podemosek, nahiz eta dekretuaren aurka egon, abstentzioaren alde egin du.