Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Jean Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari hurrengo sei urteetarako

2020-07-17
Elkargoaren lehen biltzarrean ziren hautatzekoa lehendakaria eta orain arte karguan izan den Etxegarai Baionako auzapeza zen hautagai bakarra. Gehiengo osoa behar zuen eta sorpresarik ez da egon. Koronabirusak baldintzatutako bozka prozesuan gehiengoa lortu eta kargua eskuratu du.
bideoa prestatzen
Bake Bideak mobilizazioa deitu du hilaren 25erako Senperen

2020-07-16
Haranbururen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du Bake Bideak Senperen. Xistor Haranburuk kartzelan 30 urte bete ondoren, senperentarraren hirugarren askatasun auzia uztailaren 9an aztertu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak. Harturiko erabakia uztailaren 24an jakinaraziko du.
bideoa prestatzen
Txente Rekondo (Analista): "Serbian osasun larrialdiari krisi soziala gehitu zaio"

2020-07-16
Aken egunetan Serbian protestak areagotu egin dira. Aleksandar Vucic presidenteak gehiengo osoa eskuratu zuen ekaineko hauteskundeetan, baina herritarrak kexu dira. Txente rekondok egoeraren analisia egin du Hamaika Telebistarako.
bideoa prestatzen
EAJ eta PSE-EE astelehenean hasiko dira koalizio gobernua negoziatzen

2020-07-16
EAJk eta PSE-EEk astelehenean hasiko dituzte koalizio gobernua osatzeko negoziazioak, alderdiek sare sozialetan jakinarazi dutenez. Lehenengo bilera Sabin Etxean izango da, EAJren egoitza nagusian, astelehen eguerdian.
bideoa prestatzen
Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko bizikleta bira antolatu du Sarek

2020-07-15
Uztailaren 23tik 25era antolatu dute aurtengo bizikleta bira. Ezohiko egoerari aurre egin eta, hirugarren urtez, presoen aldeko aldarria zabalduko dute. Bizikleta biraren nondik norakoak azaldu dizkigu Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak.
bideoa prestatzen
EAko kritikoen salaketa baztertu du Gasteizko epaitegi batek

2020-07-15
Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak zabaldu duenez, Gasteizko auzitegi batek atzera bota du hauteskunde primarioen prozesuan izandako ustezko irregulartasunengatik aurkeztutako salaketa, Pello Urizar burua ordezkatzeko prozesuaren ingurukoa, hain zuzen ere.