Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Sabino Cuadra: "Kontraesan handiak daude bertsio ofiziala eta Kongresuko fitxategiek diotenaren artean".

2019-03-12
Sabino Cuadrak Hamaika Telebistarentzako elkarrizketan 1978ko sanferminetako istiluetako txosten ezkutua aztertu zuen. Sanfermin 78 Gogoan plataformako bozeramaileak Madrilgo kongresuko artxiboetatik ateratako txostenak aztertu zituen.
bideoa prestatzen
Zein eragin izan ditzakete hauteskundeei begira sortzen ari diren aliantzek?

2019-03-12
Azken aldian, ugaritu egin dira alderdi politikoen arteko aliantza eta akordioak. ERCk eta EH BIlduk talde bateratua izango dute Kongresuan. Nafarroan, Geroa Baik, EH BILDUk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak Cambio-aldaketa zerrenda bateratua aurkeztuko dute Senatura, eta UPNk PP eta Ciudadanosekin 'Navarra suma' koalizioa sortu dute. Zein eragin izan ditzakete aliantza hauek guztiek? Ion Ansa analista politikoarekin aztertu dugu.
bideoa prestatzen
Martxoak 8, bizitzak erdigunera

2019-03-12
Hamarnaka milaka pertsona kalera atera ziren martxoaren 8an egindako greba feministan. Hiriburuan saioan, egunak emandako guztia errepasatu genuen, hirigune handietan zein eskualdeetan izandako mobilizazioen bilduma osatu genuen.
bideoa prestatzen
Kongresu eta senatura ERCrekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du EH Bilduk

2019-03-11
Kongresu eta senaturako hauteskundeetan ERC-rekin bat eginda aurkezteko erabakia berretsi du gaur goizean EH Bilduko Mahai politikoak. Bileraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, Arnaldo Otegi, koordinatzaile nagusiak gaineratu du akordioak irekita jarraitzen duela oraindik ere, eta posible dela beste alderdiren bat ere gehitzea.
bideoa prestatzen
UPNk hirukoa osatuko du PP eta Ciudadanosekin

2019-03-11
UPNk PPrekin akordioa erdietsi ostean, Ciudadanosekin hura lortzeko bidean dago. Eskuineko aliantzak, Forua arriskuan jarriko ez duela adierazi zuen Esparzak asteburuan. Lauko kideek ordea, antiforalistatzat jo dute hitzarmena eta eskuineko fronteak beldurra duela adierazi dute. Lauko gobernu kide diren Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda Ezkerrak, bere aldetik, Cambio-Aldaketa koalizioa aurkeztu zuten asteburuan.
bideoa prestatzen
Manifestazioa deitu dute martxoaren 24rako Altsasun

2019-03-11
Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren aurrean manifestazioa deitu dute Altsasuko gurasoek martxoaren 24rako. Larunbatean egindako prentsaurrekoan epaiaren analisia egin zuten. Nafarroako parlamentuak gaur zigorren aurkako erabateko desadostasuna adierazi du. Zigorra salatu eta bizikidetzaren aldeko gizartea aldarrikatzeko martxoaren 24rako manifestazioa deitu dute.