Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Parte Hartze sailaren balantzea eta plangintza aurkeztu du Iruñeko Udalak

2019-01-24
Iruñeko Udalak Hiritar Parte-Hartze sailaren urteko balantzea eta legealdia amaitu arterako plangintza aurkeztu du. Mikel Armendariz zinegotziak eta Antso Fernandez Parte-Hartze zuzendariak nabarmendu dutenez, saila indartzea eta Udaleko gainontzeko sailekin kohesionatzea lortu dute.
bideoa prestatzen
Altsasuko auziaren helegiteen kasua, epaiaren zain gelditu da

2019-01-23
Epaiaren zain gelditu da gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean Altsasuko gazteen atxiloketen eta sententzien gainean jarritako helegiteen inguruko auzia. Aurreko epaiketetan parte hartzerik izan ez zuten zortzi lekukok deklaratu dute gaurko bistan.
bideoa prestatzen
1960tik Hernanin gertatutako 662 giza eskubi urraketa kasu bildu dituzte

2019-01-23
1960tik 2018ra, Hernanin motibazio politikoz izandako giza eskubideen urraketak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute Hernaniko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak. Guztira, 662 kasu dokumentatu dituzte, eta 416 biktima daude tartean. Lanaren egileak azaldu du tresna garrantzitsua izango dela txostena egia jakiteko, baina, hernaniar askorentzat gogorra izango da sufrimendu asko duelako, baina, beharrezkoa aldi berean.
bideoa prestatzen
Mikel Albisu aske geratu da

2019-01-22
Mikel Albisu euskal presoa aske geratu zen astearte iluntzean, Madrilgo Barajas Aireportuan, estatu frantziarrean ezarritako zigorra bete ondoren. Joan den larunbatean irten zen Albisu Reauko espetxetik baina orduz geroztik Parisko atxikimentu zentru batean izan dute, harik eta astearte arratsaldean hegazkin batera igo eta Madrila bidali duten arte.
bideoa prestatzen
Bilboko eremu metropoliarrari buruz hausnartzeko Plaza Hutsa

2019-01-23
Iragan den urtarrilaren 12an, Durangon egindako saioaren ostean, Ezker Abertzaleak bultzatutako Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarra izango du ardatz. Sektore, esperientzia eta eragile ezberdinen parte hartzearekin, Euskal Herriko biztanleriaren herena eta eragin politiko, mediatiko eta sozial erraldoia duen eremuaren inguruko gogoetak partekatuko dituzte otsailaren 8 eta 9an Bilbon eta Porugaleten. Ibon Meñika Hiriburuan saioan egon zen iniziatibaren ingurukoak azaltzen.
bideoa prestatzen
Egoitz Askasibar: "Errejonek agorpen zantzuak ikusi ditu Podemos-en, alderdi klasiko bilakatuz"

2019-01-22
Hiriburuan saioan, Iñigo Errejonek Podemos alderdiaren baitan zabaldutako krisia izan dugu hizpide. Errejonek, Manuela Carmenarekin batera egindako mugimenduak, hautsak harrotu ditu. Moreen barneko eztabaida Egoitz Askasibar irakaslearekin batera aztertu dugu.