Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Aitor ikastolak eman du pausoa

2020-01-17
Haur danborradak, lehen aldiz, ez du Easo Ederraren eta Ohorezko Damen pertsonaiarik izango. Egiako ikastetxearen erabakia hausnarketa prozesu baten emaitza da. Hasiera batean Easo Ederra mutila izatea adostu zuten, baina Donostiako Udaleko Festak sailak pertsonaia kentzeko aukera eman zien. Azkenik, horren alde egin eta erabaki aitzindari zein historikoa hartu dute.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-01-16

2020-01-16
Gakoak albistegian, hainbat gai jorratu ditugu gaurkoan. Nafarroari dagokionez, hezkuntza laikoa bermatzeko aurrerapausoak bertan behera utzi ditu Nafarroako Parlamentuak. 'Mirando al futuro' Bizkaiko adinekoen zaintzaren inguruko lana kalean da, eta lan prekarietatea salatzeko ekintza egin dute Ernaiko kideek Bilbon.
bideoa prestatzen
Asteburuan hil zen etxegabeari omenaldia egin diote Durangon

2020-01-16
Gizarteari eta komunikabedeei etxerik gabeko pertsonei aurpegira begiratzeko eta laguntzeko eskatu diete.
bideoa prestatzen
Despopulazioaren mehatxupean dira Nafarroako zenbait eskualde

2020-01-16
Aurreko egunetan Nafarroako Gobernuak aurkeztutako datuek agerian utzi dute, biztanlerik gabe geratzeko arriskuan direla besteak beste Pirinioak eta Lizarraldea. Jada Iruñerriak erkidegoaren biztanleen erdia hartzen du, eta egoeraz kezkatuta Nafarroako Gobernuak iragarri du neurriak hartuko dituela biztanleriaren galera gutxitzeko asmoarekin.
bideoa prestatzen
Hezkuntza laikoa bermatzeko aurrerapausoak bertan behera utzi ditu Nafarroako Parlamentuak

2020-01-16
Atzoko batzordean Izquierda Ezkerraren ekimena atzora bota zuten Navarra Suma eta PSNk eta gaurkoan Geroa Baik estatuari sistema laikoa eraikitzea eskatzeko lege proposamena ere ezer ezean utzi dute eskuinak eta Txibiteren alderdiak.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-01-15

2020-01-15
Gakoak albistegian, Sanchezen gobernuak Foru Berriko zortzi legeen aurka Konstituzionalera jo izanak eragindako erreakzioak aztertuko ditugu. Era berean, Espainiko Estatuan dauden 210 euskal presoak Euskal Herrira eta ingurura ekartzeko eskatuko dio Jaurlaritzak Sanchezi.