Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-09-12

2019-09-12
Gaurko Gakoak saioan, hainbat gai izan ditugu hizpide: Piratetan salatutako eraso sexista kopurua ikusita, zein paper jokatzen dute herri mugimenduek? Bestalde, presoen euskara irakasleekin hitz egin dugu klaseak emateko dituzten zailtasunei buruz, eta Euskal Herrira bakarrik ailegatzen diren adin txikikoen egoera ere aztertu dugu.
bideoa prestatzen
Begoña Zestao: 'Zergatik etiketatzen ditugu gazteak euren jatorriaren arabera?'

2019-09-12
Azken aldian harrera eta elkarbizitzarako erakunde eta elkarteen artean kezka sortu du zenbait erakunde eta hedabidek, gazte hauek kriminalizatzeko erakutsitako nahiak.
bideoa prestatzen
12 emakumeri sexu erasoak egiteagatik auziperatutako tatuatzailea epaitu dute Donostian

2019-09-12
Asteazken honetan hasi da 12 meakumeri sexu erasoak egiteagatik auziperatutako tatuatzailearen epaiketa. Gaur izan da azken auzi-saioa eta akusatuak deklaratu du bertan.
bideoa prestatzen
Sahar Khodayari hil da

2019-09-12
Sahar Khodayari Iraneko emakume gaztea hil da, bere buruari su eman ostean. Teheraneko epaitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zion, gizonez jantzita futbol zelai batean sartzeagatik. Iraneko emakumeek debekatuta daukate, eta debeku hori mantenduko dutela iragarri dute. Sare sozialetan #BlueGirl mugimendua hasi da bertako emakumeen eskubideak defendatzeko.
bideoa prestatzen
Bularreko minbiziaren aurkako VI. lasterketa izango da urriaren 6an

2019-09-12
Bularreko minbiziaren aurkako 6. lasterketa urriaren 6an izango da. Minbiziaren ikerketa sustatzeko asmoarekin, lasterketako diru guztia ikerketara bideratuko da. Iaz, 50.575 euro bildu zituzten.
bideoa prestatzen
Zein paper jokatzen du herri mugimenduak eraso sexistak salatzeko garaian?

2019-09-12
Donostiako Aste Nagusiko asteazkenean, Piratek beren egitaraua eteteko erabakia hartu zuten 24 ordu baino gutxiagotan 6 eraso sexista salaketa baino gehiago jaso zituztelako. Donostiako Udalak, bere aldetik, ez zuen ezer egin eta jaietako egitarauak normaltasun osoz jarraitu zuen. Herri mugimenduek zein paper dute eraso sexistak salatzeko garaian? kide diren Amaia Garin eta Amaia Oulade Zirgariko kidekin eta Samara Velte kazetariarekin aztertu dugu gaia.