Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Center): “Lehenengo erronka bezeroen konfiantza berreskuratzea izango da”.

2020-05-14
Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak azaldu duenez, jatetxeak bezalaxe, gastronomia zientzen fakultatea bera ere itzultzeko prestaketa lanetan dago, ikasleak datorren urtera arte bueltatuko ez diren arren.
bideoa prestatzen
Berrogeialdian jarriko dituzte Iparraldera doazen Hegoaldeko herritarrak

2020-05-15
Muga igarotzen duten herritarrek 14 eguneko berrogeialdia egin beharko dutela iragarri dute Espainiako zein Frantziako gobenuek. Ostegun honetan iragarri du neurria Emmanuel Macronen exekutiboak, egun batzuk lehenago Pedro Sanchezen gobernuak ezarritako irizpideen ondotik. Ipar Euskal Herrian beharra egiten dutenek, ez dute berrogeialdirik egin beharko.
bideoa prestatzen
100 egun beteko dira larunbatean Sololuze eta Beltran desagertu zirenetik

2020-05-15
Maiatzaren 16an 100 egun beteko dira Verter Recycling zabortegia jausi eta, lur azpian Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak harrapatuta geratu zirenetik. Ehun egun "gure osasuna arriskuan jarri" eta "beste aldera begiratu zutenetik", adierazi dute Zaldibar Argitu plataformako kideek. Horregatik, elkarretaratzeak deitu dituzte larunbaterako Zaldibarren (13:30), Elgetan (19:00) eta Zallan (20:00). '100 egun. Aski da!' lelopean.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Txitxirio salteatuak ziazerba kremarekin

2020-05-15
Txitxirioak jateko beste proposamen bat dakarkizuegu gaurkoan, ziazerba kremaz lagunduta salteaturiko txitxirioak. On egin!
bideoa prestatzen
Gorka Julio (Talaios koop): "Egun gure harremanak eta trazabilitatea erraz aztertu daitezke mugikorretako geolokalizazioa erabiltzen duten aplikazioekin"

2020-05-14
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko hainbat aplikazio kaleratu dituzte gobernu eta erakunde publikoek mundo osoan zehar. Horrekin jendearen mugimendua kontrolatu nahi da, positibo ematen dutenek nondik ibili diren jakitea da ideia. Horrek polemika sortu du, aplikazio hauek erabiltzailearen pribatutasuna zalantzan jartzen dutelako.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak astebete atzeratu du EAEko ikastetxeen irekiera

2020-05-14
Eusko Jaurlaritzak aste bat atzeratu du EAEko eskolen irekiera. Hasierako data hurrengo astelehena, maiatzak 18, izango bazen ere, eskolak irekitzeko lehenengo fasea igaro behar denez maiatzaren 25era atzeratzea erabaki du. Argitu beharra dago ez dela irekitze orokorra izango; borondatez irekiko dira ikastetxeak, hau da, kasuan kasu erabakia, baimentze dataren ostean, eskola bakoitzarena izango da.