Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Eraikin bat hustu eta trenbide sarea moztu dute Laudion, pasabide bat erortzeko arriskuagatik

2019-10-22
Gaur gauean, prebentzio gisa, zubiaren aldamenean zegoen Zubiko kaleko 2. zenbakia uztea erabaki dute, eta bertan zeuden 34 familiak Zubiko Jauregira eraman dituzte. Horrez gain, tren zerbitzua moztuta egon da lanak iraun duten bitartean. Dagoeneko, auzokideak beraien etxeetara itzuli dira eta gaur gauean zubia kentzeko lanekin jarraituko dute. Biharko zubia kenduta egotea espero da.
bideoa prestatzen
Epaileak aske utzi du Donostiako tatuatzailea

2019-10-22
12 emakumeri sexu erasoak egiteagatik epaitutako Donostiako tatuatzailea aske utzi du epaileak sententzia eman bitartean. 2013 eta 2018 artean eraso ia sistematikoak salatu zituzten hamabi emakumek, gehienak tatuatzailearen estudioan bertan gauzatutakoak. Bestalde, eta sexu erasoekin jarraituz, Nafarroako Auzitegiak urriaren 29an aztertuko du La Manada-ko erasotzaileen grabaketen auzia.
bideoa prestatzen
GAKOAK | 2019-10-21

2019-10-21
Gaurko Gakoak saioan, nazioarteko gatazkak landu ditugu. Gutxienez 10 pertsona hil dituzte Txilen, istiluen eta liskarren ondorioz. Gobernaburuak salbuespen egoera ezarri du herrialdean. Haitin ere protestak egiten ari dira bosgarren astez; atzo Moise presidentearen dimisioa eskatu zuten milaka lagunek bertan. Kataluniako azken ordukoari ere begiratu diogu.
bideoa prestatzen
Ingurune fisikoak dementzia duten pertsonengan duen eragina aztertuko dute urriaren 25ean, Donostian

2019-10-21
“Dementzia duten pertsonentzako ingurune integratzaileak” formazio jardunaldia ospatuko dute datorren urriaren 25ean, Donostian. Bertan, gizarte politikaren eta hirigintzaren arloko adituak elkartuko dira, ingurune fisikoak dementzia duten pertsonentzat duen eragina aztertzeko eta horren inguruko hausnarketa egiteko.
bideoa prestatzen
Gaztelania hutsean egindako agerraldian, euskararen "inposaketa" salatu du Bilboko Alderdi Popularrak

2019-10-21
Hurrengo osoko bilkuran “udalaren lan-eskaintzak egungo errealitate linguistara egokitu behar direla” eskatuko du Alderdi Popularrak. Izan ere, lan-eskaintza publiko gehienetan euskara derrigorrezkoa da eta Popularrek hori aldatu nahi dute, euskara alde batera utziz.
bideoa prestatzen
Eloko teileria

2019-10-21
Eloko Teileria da Nafarroako hobirik handiena. Bertan erailda eta lurperaturik izan ziren 100 pertsona baino gehiago. Horien artean emakumezko bat zegoen. Gaur egun haren identitatea ez da ezagutzen, dakigun bakarra da irakaslea zela.