Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Aitziber Olabarrieta (Erizaina): "Txertoei esker bizitza asko salbatu dira"

2020-05-28
Koronabirusaren hedapenak argi utzi du txertoen garrantzia. Hala ere, txertoen kontrakoek gero eta oihartzun gehiago dutela nabarmendu du Facebookeko azterketa batek.
bideoa prestatzen
Eneko Axpe: "Momentuz, txertorik onena gu geu gara"

2020-05-28
Elkarrizketaren tartean Californiako Stanford-eko unibertsitateko ikerlariarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Covid 19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaeraz, AEBtako egoeraz, Euskal Herriko tendentziaz eta balizko txertoaren inguruan dauden interesei buruz. Honatx aurrerapena.
bideoa prestatzen
Iñaki Arriola sailburua salatu dute prebarikazioa leporatuta

2020-05-28
Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren aurkako salaketa aurkeztu du Gasteizko etxebizitzaren aldeko eta Bazterkeriaren kontrako ekimenak, Zabalgan eta Salburuako 500 etxebizitza "putre-funts" bati saltzeagatik.
bideoa prestatzen
Maiatzean nabarmen jaitsi dira COVID19ak Nafarroan eragindako heriotzak

2020-05-28
Datuek azaleratu dute martxoaren 16tik apirilaren 30era bitarte heriotzen gehiegizko kopurua %94ean hazi zela, ia bikoitza. Tarte horretan osotara, 1379 heriotz erregistratu zituzten, ohikoa baino 669 gehiago. Heriotza horietatik %76a 80 urtetik gorakoen artean gertatu ziren eta %21a 65 eta 79 urte bitartekoen artean.
bideoa prestatzen
Hainbat ikerlari genetikak COVID19an duen eragina aztertzen ari dira

2020-05-28
Koronabirusa agertu zenetik, zientziak ahalik eta azkarren egin du lan birusa ezagutu, gaitza tratatu eta txertoa bilatzeko. Ohikoa da entzutea adineko pertsonak edota arnas-aparatuan gaitzen bat dutenak direla talde zaurgarrienak baina milaka gazte osasuntsu ari dira COVID19a larriki pairatzen. Horrek pazienteen geneetan erantzunak bilatzera eraman ditu munduko hainbat ikerlari, genetikak COVID19an izan dezakeen eraginaren bila.
bideoa prestatzen
"Gehieneko tasa" ezarriko zaie Hego Euskal Herriko unibertsitateei

2020-05-28
Espainiako Unibertsitate Ministerioak gehieneko tasa bat ezarriko die Hego Euskal Herriko unibertsitateei datozen urteetan. Matrikulek 2011-2012 ikasturtean zuten prezioa izango dute, eta administrazioek 2022-2023 ikasturtera arteko epea izango dute jaitsiera ezartzeko.