Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Aizank! | Tradizio eta ohiturak aldagarriak ote dira?

2014-02-18

Aizank! saioaren denboraldiko azken atalean tradizioez eta ohiturez hitz egin dugu. Animalien zein emakumeen inguruan tira-bira ugari sortzen dira horren harira. Besteak beste, zenzenketak edota alardea izango ditugu hizpide. Bestalde, Aimar Irigoien harrijasotzailearekin izan gara. Bere ibilbidea errepasatu eta entrenamendua gertutik ikusi dugu. Azkenik, ZR IKSI atalean, Ordiziako Su Eskola bisitatu dugu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Zelai Nikolas legelariarekin solasean

2014-02-15

Euskal Egitura saioaren aro berria abian da. Bi atal mamitsu izango ditu aurrerantzean: geografia ekonomiko zein soziala oinarri dituen albistegia eta elkarrizketa berezitua. Oraingoan, Gaindegia elkarteak sortu duen Atlasa.net ataria ezagutu dugu, besteak beste. Elkarrizketaren tartean, Zelai Nikolas legelaria eta Gure Esku Dago ekimenaren sustatzailea izan dugu.

bideoaren irudia
Euskal Egitura saioaren aro berria abian da

2014-02-14

Euskal Herriko geografia ekonomiko eta sozialari eman beharreko errepasoa diferentea izango da hemendik aurrera. Euskal Egitura saioaren aro berria abian da. Aipaturiko eremuetako albiste seinalatuak biltzearekin batera, pertsonaia esanguratsu batekin solasaldi mamitsua izango dugu programa bakoitzeko. Bi astetik behin, Euskal Egitura saioa ostiraletan, 20:15etan.

bideoaren irudia
Giza katea burutu du Gune Plataformak pobrezia eta prekarietatearen kontra

2014-02-14

Giza katea burutu du Gune Plataformak Bilboko kaleetan gobernuek aplikatzen duten politika antisozialak salatzeko. Bilboko Moyua plazan dagoen Gobernu Delegaritzan hasi dute katea eta Eusko Jaurlaritzak Gran Via kalean duen ordezkaritzan bukatu dute. Gran Via-ko ordezkaritzaren aurrean, gobernuek hartzen dituzten neurrien bidez pobreziara eta prekarietatera kondenatu nahi gaituztela salatu dute. Baita protesta eskubidea kriminalizatu nahi dutela ere.

bideoaren irudia
EAEko fiskal nagusiak erraustegiaren desfase ekonomikoaren ikerketa artxibatu du

2014-02-14

Juan Kalparsoro, EAEko fiskal nagusiak behin behinean artxibatu du Zubietako erraustegiaren desfase ekonomikoari buruzko ikerketa. Haren arabera, ez dago nahikoa froga salaketarik jartzeko.

bideoaren irudia
Atik Zra | Intsumisioaren 25. urteurrena

2014-02-13

Espainiako Gobernuak 2001eko abenduaren 31n bertan behera utzi zuen derrigorrezko zerbitzu militarra egiteko agindua. Otsailaren 20an, intsumisioaren 25. urteurrena beteko da. Egun hartan lehendabiziko intsumisoak publikoki agertu ziren. Ondorengo hamarkadetan milaka euskal gaztek uko egin zioten soldaduska egiteari. Mugimenduaren iragana aztertu eta desobedientzia zibilaren orainaz aritu gara programan. Luis Miguel Garcia intsumisoaren testigantza jaso dugu. Mahai inguruan, berriz, ondoko solaskideak izan ditugu: Ander Eiguren (KEM-MOC), Javier Fernandez (Kakitzat), Zigor Olabarria (Eleak Mugimendua) eta Rafael Sainz de Rozas (zuzenbide irakaslea).