Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
EHUk emakumea teknologiaren sortzaile eta erabiltzaile moduan aldarrikatu du

2014-03-07

EHUk emakumeak teknologia arloan egin dezakeen ekarpena aldarrikatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Beste arlo askotan bezalaxe, teknologian ere emakumea gutxietsia izan dela azpimarratu dute. Donostiako Informatika Fakultatean egindako ekitaldian, Estibaliz de Miguel eta Bakarne Altonaga saritu dituzte; Micaela Portilla eta Maria Goyri sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

bideoaren irudia
Izaskun Landaida: "Gizartea gero eta kontzienteagoa da ez dela arazo pribatua, publikoa baino"

2014-03-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izan dugu. Martxoaren 8aren atarian oraindik ere emakumeek bizi duten berdintasun ezaz aritu gara berarekin. Gai berarekin esparru diferenteak jorratu ditugu.

bideoaren irudia
Koordinadora feministak emakumeen askatasunaren alde borrokatzen du

2014-03-06

Martxoaren 8aren harira, Euskal Herriko koordinadora feministak kanpaina bateratu bat antolatu du; haien helburu nagusia, egungo sistema heteropatriarkala salatzea izanik. Horrez gain, abortatzeko orduan emakumeen erabakitzeko eskubidea eta errespetua exijitu dituzte.

 

bideoaren irudia
Sopuertan eskola publikoaren alde

2014-03-06

Lehen Hezkuntzako eskola publikorik ez daukate Sopuertan Haur Hezkuntza soilik ematen dute herriko ikastetxe publikoan.Herrian eskolatzeko, gurasoek Elizaren San Viator eskolara eraman behar izaten dituzte umeak; bestela, Zallara. Sopuertako biztanleen seme alabei udalerriko eskola publikoan lehen hezkuntza egiteko eskubidea ukatzen zaiela salatu dute gaur goizean guraso taldeak, hainbat kultur eragileekin batera.

bideoaren irudia
12 milioi euro kostatuko du denboraleak Gipuzkoan eragindako kalteak konpontzeak

2014-03-05

Eusko Jaurlaritzak aste honetako eta otsaileko denboraleek Gipuzkoan eragindako kalteen balorazioa egin du. Guztira, aurreikusitakoaren arabera, 12 milioi euro kostatuko du kalteak konpontzeak. Azken bi asteetan hainbat bilera tekniko egin dituzte herri kaltetuetan, balorazioa egin, eskumenak banatu eta konponketa lanak martxan jartzeko. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde politikako sailburuak azaldu duenez, lehentasuna arrantza eta kirol portuak erabilgarri egotea eta udarako hondartzak berreskuratzea da.

bideoaren irudia
Berdintasunaren alde hilabete osorako ekintzak antolatu dituzte Donostian

2014-03-05

Donostiako Udalak, hiriko Emakume elkarteekin batera, martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu nahi du. Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak adierazi du berdintasuna eraikitzen jarraitu behar dela eta aurrerapausu handiak eman diren arren, emakumeen aurkako jarrera sexistekin amaitu behar dela. Horretarako, hainbat ekimen prestatu dituzte, sufragisten, mugimendu feministaren eta pentsalarien lana aintzat hartuz.