Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Maider Likuona: "Facebook-ek nola lortu du hainbeste irabazi hamar urtetan?"

2019-11-06
Maider Likuonari, informatikako ingenaria, elkarrizketa. Sarearen inguruko eta bertako pribatutasunari buruzkoa.
bideoa prestatzen
Buñuel

2019-11-07
Buñuelgo kapituluaren promoa
bideoa prestatzen
Duela 50 urte poliziak bi erandiotar hil zituen gasaren aurkako protestetan

2019-11-06
Arnastu ahal izatea soilik eskatzen zuten. Gas isuriena arazo larria izan zen garai hartan Erandion. Txetxu Aurrekoetxearekin hitz egin dugu duela mende erdi gertatu zenaz eta garaiko egoeraz:
bideoa prestatzen
Degradatzen ez den polimero bat

2019-11-06
EHUko kimikari talde batek behin eta berriz birzikla daitekeen polimero bat sintetizatu du. Plastikoak sorturiko kutsaduraren arazoa konpon dezake, ez delako degradatzen prozesuan. Oraingoz garestiagoa da, baina industriaren ekimenez merkatu ahalko dela uste dute.
bideoa prestatzen
Aire kutsatua arnasten dute lau herritarretik hiruk Hegoaldean

2019-11-06
Ecologistas en Acción taldeak ikerketa bat egin du ozono troposferikoko kutsaduraren inguruan. Ozono troposferikoari ozono gaiztoa ere esaten diote; eragina du osasunean eta ingurumenean. Lurrazaletik hamar kilometrora dagoen geruza bat da, eta eguzki erradiazioaren eta bestelako kutsatzaileak konbinatzearen ondorioz sortzen da hango kutsadura. Hainbat lekutan, pasatu egin dute OMEk aholkaturiko urteko gehienezko maila. Bereziki ebro ibaiaren inguruan, Tuteran eta Gaubean.
bideoa prestatzen
Bihar pasako da epailearen aurretik bikotekidea hiltzea leporatuta atxilotutako gizona

2019-11-06
53 urteko emakume bat etxean hilik aurkitu du Frantziako Poliziak larunbatean Baionan, eta bere bikotekidea atxilotu dute hilketa egotzita. 52 urteko gizonak aurrekariak ditu genero indarkeriagatik. Gizonak berak eman zuen abisua larrialdietara dei baten bidez, etxera heltzerakoan emakumea jada hilda aurkitu zuela esanez.