Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
'Zubieta Lantzen' bizilagun elkarteak erraustegiak eragindako kutsadura aztertuko du

2019-09-05
Zubieta Lantzen elkarteak iragarri du kontrol zientifikoak egingo dituztela aztertzeko errauste plantak zer kutsadura eragiten duen inguruan.
bideoa prestatzen
Zer gertatzen da Pirinioetan?

2019-09-05
Azken asteetan Pirinioetako hainbat hartzek 300 ardi baino gehiago hil dituzte. Artzainak kezkaturik, soluzio azkar bat exijitu diote gobernuari. Gaiaz hitz egin dugu Euskal Irratiko Kriztof Arotzarenarekin.
bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Azalorea landatu, tomatea jaso, katakraken errezeta eta lorontzietako uzta

2019-09-06
Mikel Etxegarai nekazariaren eskutik Bidaurretan azalorea nola landatu ikasiko dugu. Ondoren, Mikelek berak tomatea jasotzen erakutsiko digu. Maitane Unzuk, katakrakeko sukaldariak, errezeta bat egiten erakutsiko digu. Azkenik, Iñigo Segurola lorontzietako uztaz arituko zaigu.
bideoa prestatzen
Irailaren 10etik aurrera epaituko dute Sara eta Izarren erasotzailea

2019-09-04
Sara Majarenas euskal preso ohiaren eta bere alaba Izarren erasotzailea epaituko dute irailaren 10etik aurrera. 2017ako urtarrilan, Majarenas preso zegoela, bere bikote ohiak Izar bere alabari bi sastakada eman zizkion. Bi urtez espetxeratuta egon ostean libre geratu zen epaiketaren zain. Ordutik, beldurtuta bizi direla salatu du Majarenasek eta bere ingurukoek. Epaiketa justua eskatzeko manifestazioa deitu du Babes Ekimenak irailaren 8an Donostian.
bideoa prestatzen
Desobiraketa goiztiarrak

2019-09-04
1978an Nafarroako herri askotan 1936an eraildako pertsonen gorpuzkiak eskuratzea helburu zuen mugimendua sortu zen. Mugimendu horri esker ehunka pertsonaren gorpuzkiak aurkitu eta duinki ehortziak izan ziren haien sorterrietan.
bideoa prestatzen
Nerea Urbizu, ilusio sortzaile

2019-09-04
Nerea Urbizuk gaztetatik argi izan zuen musikak presente egon behar zuela bere bizitzan. Irakaskuntza ikasketak egiten zituen bitartean kontserbatoriora joaten zen. Ene Kantak proiektuak aukera eman zion bere hobbya lanbide bihurtzeko. Izandako esperientzi guztien ostean, bere burua sortzaile bezala definitzen du.