Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Dermatologoek eguzki izpiak berriz jasotzen hastearen beharraz eta arriskuez ohartarazi dute

2020-05-27
Bi hilabetez etxean egon ostean, dermatologoek eta bestelako osasun profesionalek eguzki izpiak berriz jasotzen hastearen beharraz eta arriskuez ohartarazi dute egunotan. Konfinamendua malgutzeko planak aurrera egiten arid en honetan, Espainiako dermatologoen elkarteak zenbait gomendio helarazi diitu ohar bidez, “Orain kalera irtetzen zarela, babestu zure azala, erredurak ekidin, eguzkia aprobetxatu” leloa zabalduz.
bideoa prestatzen
Iñaki Mariskurrena (Atxondok AHTari Ez plataforma): “AHTaren obrak suposatzen duen gastua ekimen sozialetara bideratu dezatela”

2020-05-27
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak kargua hartzerakoan esan zuenez, urte askotan Abiadura Handiko Trenarekin «zentratuegi» egon dira gobernuak, eta trenen inbertsioak «birbideratu» beharko lirateke. Pedro Azpiazuk Ogasun eta Ekonomia sailburuak apirilean esan zuen gastu publikoa murriztu egin beharko litzatekeela, eta obra handiak atzeratu. Halere, COVID-19ak eragindako krisian diru sarrerak %20 inguru murriztuko direla kalkulatzen den honetan, errealitatea bestelakoa da. Hitzok kontuan hartu ez, eta martxan dira Euskal Y-aren obrak, horrek suposatzen duen hainbat eta hainbat milioitako gastuarekin. Alarma-egoera betean ekin diote berriz lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan eta hortaz aritu da Iñaki Mariskurrena Atxondok AHTari Ez plataformako kidea.
bideoa prestatzen
Amets Jauregizar (Bakioko alkatea): “Protokoloak egiteko oso garrantzitsua da hondartza bakoitza ondo ezagutzea”

2020-05-27
Hondartza denboraldia uztailaren 1ean hasiko da Gipuzkoan. Era berean, herrialdeko hondartzek sorosle zerbitzua bermatuko dute ekainaren 15etik aurrera. Egun horretan bertan, hasiko da hondartzen denboraldi berria Bizkaian. Baina, nolakoa izango da? Hortaz aritu da Amets Jauregizar Bakioko alkatea, esan duenez, garrantzia handia hartuko dute aforoa neurtzeko tresnek eta, hiru ordutik beherako egonaldien aholkuak.
bideoa prestatzen
Nekazaritza elikagaien industria indartua atera da Nafarroan, tokiko kontsumoari esker

2020-05-27
Erriberako eta Lizarraldeko nekazariek eta ekoizleek zainzuriaren sektorearen egoeraren berri eman digute Nafarroa Gaur saioan.
bideoa prestatzen
Errezeta beganoa I Albondiga beganoak

2020-05-27
Oinarrizko errezeta dakargu gaur Iñakik, gure etxeetan falta ezin den horietakoa, albondiga beganoak!
bideoa prestatzen
Carlos Gimeno kontseilariak irakaskuntzako hainbat ziklotan itzultzea eta aurrez aurreko probak egitea baimentzen duen foru agindua sinatu du aste honetan

2020-05-27
48/2020 Foru Aginduak, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren esparruan 2019-2020 ikasturtearen amaierarako aurrez aurreko zenbait jarduerari eusteko eta berrekiteko neurriak arautzen ditu.