Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Zaharren egoitzetako langileek protesta egin dute 50.greba egunean

2019-04-29
50.greba eguna dute gaur zaharren egoitzetako langileek eta elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. ELAko ordezkari den Txomin Lasak nabarmendu du Matia fundazioarekin sinatutako akordioari “tinko” eutsiko diotela. Izan ere, adierazi du akordio horrek kalitatezko zerbitzu bat ematea ahalbidetzen duela, langileen baldintzak hobetzeaz gain. LAB sindikatuak grebara deitu du aste honetan eta positibotzat jo du Lasak beste sindikatuek ere grebara deitzea. Txomin Lasa ELAko ordezkariak gehitu du maiatzaren 10era arte beste hamar greba egun dituztela aurretik, eta orain arte bezala jarraituko dutela Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa betetzen ez duen bitartean
bideoa prestatzen
Maiatzaren 1ean LAB sindikatuak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk

2019-04-25
Arkaitz Rodriguez Sortu alderdiko idazkari nagusiaren esanetan, egun pairatzen ari garen kapitalismoaren krisi sistemikoari kapitalismo gehiagorekin erantzuten dio sistemak. Inboluzio horren hiru alor azpimarratu ditu Rodriguezek.
bideoa prestatzen
ELAk salatu du lan istripuetan hildako beharginen kopurua %20 igo dela azken urtean

2019-04-23
ELAk esakndaluzkoa dela azpimarratu du eta honen atzean prekarietatea eta lan postuetako prebentzio falta dagoela salatu. Datu ofizialekin alderatuta, errealitatean hildakoak gehiago direla salatu du sindikatuak. Izan ere, azpierregistro desberdinak daude. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak ez dituzte gaixotasun profesionalen ondorioz zendutakoak aipatzen, ezta transportistak edo autonomoak ere. 47 dira ofizialak, ELAren arabera 67. Adierazi dute lan harremanak prekarioak direla eta eskakizunak gero eta handiagoak. Prekarietatearen ondorioz eta lanpostuak galtzeko beldurraren ondorioz lan iatripu asko deklaratu ere ez direla egiten salatu nahi izan dute. Honi aurre egiteko baliabide ekonomiko eta pertsonalak behar direla aipatu dute, eta Gobernuei babesa eta neurri zehatzak hartzeko eskatu.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Bulegoetako langileak kalera atera dira LABek deitutako manifestazioan hitzarmen duin baten alde borrokatzeko

2019-04-04
10etatik 13etara lanuztea egin dute eta mobilizazioa Bilboko kaleetan zehar. CRL enpresaren bulego aurrean hasi da protesta. Azaldu dutenez patronalaren txantaiaren aurrean kalera ateratzera behartuta daudelako. Performance baten bidez irudikatu dute enpresaren trikimailuen ondorioz loturik daudela eta zapalduta daudela. Bi aste dira borrokan hasi zirenetik. Lehengo lan baldintzak berreskuratzea eskatzen dute eta baita eros ahalmena ere.
bideoa prestatzen
Langabeziak behera egin du, batez beste, Hego Euskal Herrian

2019-04-02
Orotara datu erabat positiboak enpleguaren ingurukoak Hego Euskal Herrian. Pasa den urtearekin alderatuta, langabezia tasa %0,3a egin du behera, eta otsailarekin alderatuta, martxoan 2.057 langabetu gutxiago daude. Lurraldeka begiratuz, urteotako tendentzia errepikatzen da, non %11,26-ko langabezi tasaren azpitik Gipuzkoa eta Nafarroa dauden, %9,4 eta %10,6rekin, eta, batez bestearen gainetik Araba eta Bizkaia dauden %12,3 eta %12,4rekin, hurrenez hurren. Aipagarria da, hiriburuen arteko aldea, non Donostin, adibidez, langabezi tasa %8,5ekoa den eta, Bilbo baten, ia %14koa.
bideoa prestatzen
Gizarte ekimeneko langileek 22. greba eguna egin dute

2019-04-01
Apirilaren 1etik 4ra 9.000 langile daude grebara deituta. Joan den astean patronalarekin egindako azken bileran akordiotik oso urrun daudela adierazi zuten sindikatuek, Kristau Eskolak proposamen berririk ez baitzuen egin haien ustez. 10 urte darama sektoreko hitzarmena berritu gabe eta lan karga jasanezinak eta soldatak izoztuta izatea salatzen dute langileek. Apirileko lau egun hauetaz gain, maiatzaren 8 eta 9an ere greba egingo dute konponbiderik ez bada azaltzen horren aurretik.