Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Langileek aurre-akordioa berretsi ondoren bertan behera geratu da Bilbobuseko greba

2019-01-23
Bilbobuseko langileek berretsi egin dute joan den astean CCOO, UGT eta USO sindikatuek Biobide enpresarekin lortutako aurre-akordioa eta, ondorioz, bertan behera utzi dute greba mugagabea. Zehazki, 367 beharginek babestu dute ituna, eta 201 agertu dira kontra. Langileek gaur onartu dutena aipatu sindikatuek enpresarekin egindako hirugarren aurre-akordioa da.
bideoa prestatzen
Huerta de Peraltako langileek eta enpresak akordioa erdietsi dute

2019-01-22
Huerta de Peraltako langileek eta enpresak akordioa erdietsi dute eta modu honetan, grebalarien aldarrien gehiena onartuta, 28 eguneko grebak helmuga jo du. Enpresa komiteak gainontzeko presio bideak ere bertan behera utziko ditu. Hala ere LAB sindikatuak larunbat honetarako deitutako manifestazioa mantenduko du, lan arloko prekarietatea salatzeko.
bideoa prestatzen
LABek Huerta de Peraltako gatazkan enpresaren jarrera salatu eta Gobernua bitarteko lanak egitera deitu du

2019-01-21
Huerta de Peraltako langileek 27 greba egun daramatzate eta egoeraren aurrean enpresaren jarrera salatu dute gaur LABen Iruñeko egoitzan. Kaleratzeen aurrean jarritako bide-gabetasun salaketak aurkeztu dituzte eta inplikatutako agente guztiak deitu dituzte langileen aldarriarekin bat egin dezaten,
bideoa prestatzen
Gizarte-ekimeneko ikastetxeen bigarren greba eguna

2019-01-17
ELA, STEILAS,COO,LAB eta UGT sindikatuek deituta, protestak egin dituzte EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako irakasleek. Zentralen aburuz, geldialdiak %60a gainditu du. Gogoratu behar da, 10 urte daramatzatela lan hitzarmena berritu gabe.
bideoa prestatzen
La Naval-eko langileek lan erregulazio-txostena sinatu dute

2019-01-17
La Naval-eko langileek lan erregulazio-txostena sinatu dute eta kaleratzeak 10 edo 15 egun barru sartuko dira indarrean. Kontsulta epea bukatuta, negoziazioak ez du fruiturik eman eta akordiorik gabe kaleratuko dituztela islatu du langileen batzordeak sinatutako dosierrean. Astelehenero ontziolan bilduko direla jakinarazi dute, egingo dituzten mobilizazioei buruz erabakiak hartzeko. Interesa duten inbertitzaileek ez dituzte ontziolako beharginak kontratatu behar izango La Navalen ardura hartzekotan.
bideoa prestatzen
Sindikatuen elkarretaratzea Osakidetzako lanbide karreren ordainketa exijitzeko

2019-01-17
SATSE, CC.OO. eta UGT Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Osasun eta Kontsumoko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean 2011ko lanbide-karrera mailaren ordainketa exijitzeko. Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, 2012tik Osakidetzak langileekin dituzten zorrak ordaintzera behartzen duen epaia eman zuen EAEko auzitegi nagusiak baina ez da oraindik bete.