Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabeari ekin diote Bizkaian eta Gipuzkoan

2019-03-11
Manifestazioa egin dute Bilbon supermerkatu kateak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientea gaitzesteko. Estatuan, guztira, 2.100 langile kaleratu nahi dituzte, horietatik 81, Hego Euskal Herrian. Hiru lanuzte egin dituzte orain arte, baina enpresak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientearen harira akordiorik lortu ez dutela ikusita, greba mugagabea abiatu dute gaur. Supermerkatuen administrazio-kontseiluak 300 milioi eurotik gorako galerak iragarri ditu. Gainera, Dia supermerkatuak salaketa bat jarri dute Fiskaltzaren aurrean, kontuetan irregulartasunak antzeman ostean. Langileek informazio falta salatu dute. Enpresak ez ditu negoziazio mahaietara deitu eta ez dakite beren lanpostuekin zer gertatuko den.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak grebara itzuli dira

2019-03-05
Otsailean deitu zituzten mobilizazioen parte izan da gaurko manifestazioa. Urtebete baino gehiago luzatzen ari diren mobilizazio eta 21 greba egun ondoren, zerbitzua ematen duten patronalek beste alde batera begiratzen jarraitzen dutela argudiatu dute LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuek. Grebara deitu dute gaurko, biharko eta etzirako. Atzo ere manifestazioa egin zuten Bilbon. Adierazi dutenez, urteak aurrera joan ahala, jendartearen eboluzioa ematen da, baina zaintza lanak antzinako denboretan geldirik jarraitzen dute. Gaineratu dute lan hauei ematen zaien balioa, hutsa izaten jarraitzen duela eta honen ondorioa dela lan hauek emakumeengain erortzea.
bideoa prestatzen
Hirugarren greba eguna DIA supermerkatuetan

2019-03-05
Hirugarren greba eguna izan dute astearte honetan DIAko langileek. Donostiako Amara auzoko DIA supermerkatu baten atarian ELA eta Lab sindikatuek deitutako elkarretaratzean salatu dutenez, 2.100 lagun kaleratu nahi ditu enpresak estatu mailan. Langileek salatu dute enpresak sortutako zulo ekonomikoa langileek ordain dezaten nahi duela zuzendaritzak. Dena den, kaleratze horiekin ez litzateke enpresaren egoera ekonomikoan aldaketa nabarmenik eragingo, elkarretaratzean salatu dutenez.
bideoa prestatzen
Navaleko langileek kaleratze autoak jaso eta erre dituzte

2019-03-05
Dagoeneko kalean dira Navaleko langileak, otsailaren 28ko dataz jaso baitituzte kaleratze autoak. Horren aurka, manifestazioa egin dute Bilbon eta SPRIren egoitzan erre dituzte jasotako gutunak. Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea eskatu dute beste behin.
bideoa prestatzen
La Naval-eko 173 langileek kaleratze gutuna jaso dute

2019-03-04
Denbora kontua zen eta, azkenik, ofizialki gauzatu da: La Naval-eko zuzendaritzak, kaleratze gutuna igorri die enpresako 173 beharginei. Egoera honen aurrean, langileek asanblada egingo dute ontziolaren aurrean eta, ondoren, manifestazioa deitu dute Bilbon. Kaleratzeek kolpe gogorra suposatzen dute Sestao zein Ezkerraldea osoarentzat.
bideoa prestatzen
Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak

2019-03-01
Ohiko deialdiei bira bat eman eta LAB sindikatuan afiliatutako emakume langileak “The handmaid’s Tale” telesailean bezala jantzita atera dira kalera. Emakumeek egunero arlo guztietan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzea izan da helburua. Lan esplotazioa, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, rolen inposaketa etab. Bereziki azpimarratu dute emakumeek doan edo modu guztiz prekarizatuan egiten dituzten zaintza lanek bizitzaren sostengarritasunerako balio eta garrantzia handia daukatela. Horretarako Bilbon zehar ekintzak egin dituzte.