Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Sindikatuaren aurkako jazarpena salatu du gaur LABek Iruñean

2019-06-03
Sindikatuen aurkako jazarpena salatu du gaur LABek Iruñean. Sindikatuko kide batek 21 hilabetetako espetxe zigorra jaso du, uztailaren 7an ekintza sindikal batean parte hartu izangatik, eta Huerta de Peraltako langileen kasuan, hiru grebalariren kontra zigor prozedura ireki du epaileak.
bideoa prestatzen
010eko langileek lanuzteekin jarraitzen dute

2019-06-03
Bilboko udaleko arreta zerbitzuko langileak lan hitzarmenaren alde borrokan daude. Udalak azpikontratatua duen Lanalden enpresak telemarketing hitzarmena dagokiela esan baitu. 30 urteetan izan dute hitzarmen propioa eta lan baldintzak aldatu dizkiete orain. Maiatzean lanuztea egiten hasi ziren eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Bilboko udalak diru publikoaren esleipena egiterakoan zerbitzua azpikontratatzeko kostua handitu zuen, baina honen erabileraren kontrolik eza salatu dute langileek. Enpresa beren eskaeren kontra agertu da eta azpimarratu dute udalak ez duela esku hartu nahi. Nabarmendu dute lanuzteekin daudenean udaleko erantzungailuak ez duela hala islatzen, arazo teknikoen ondorioa dela esaten baitu. Gainera, lan baldintzetan izan dituzten aldaketak azaldu dituzte. Tartean eskatzen duten soldata igoerari uko egin diotela, opor egunetan aldaketak izan dituztela negoziaketarik gabe edo lankide baten beharra dutela. Salatu dute udal gobernua zenak ez duela erantzunik eman ezta enpresak ere. Halabaina, Eh Bildu, Podemos eta PP irailean plenora eramatera konprometitu dira. Bitartean, langileak lanuzteekin jarraituko dute ekainean zehar.
bideoa prestatzen
Banku Fundazioen Foroak sektore ehun aditu elkartuko ditu Bilbon

2019-05-30
Ekainaren 3an, BBK Fundazioak, CEAS-en babes eta laguntzarekin, banku fundazioen sektoreko ordezkari nagusiak elkartuko ditu. Ekitaldiaren ardatza, banku fundazioek duten gizarte eragina aztertzea izango da, erronkak eta ikuspegi estrategikoak garatuz. Besteak beste, ereduaren iraunkortasuna, finantzak, gobernantza eredua, gizarte-ekimena eta komunikazioa izango dituzte hizpide. Pedro Aspiazu, Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto bertan egongo dira.
bideoa prestatzen
Lanaldi partzialetako kontratuek diskriminazioa sortzen dutela salatu du LABek

2019-05-29
LAB sindikatuak politika feministak eskatu ditu, emakumezkoek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitu. Izan ere, Europako justiziak berriro ere ebatzi duenez, jardunaldi partzialetako kontratuek diskriminazioa sortzen dute kotizatzerako orduan.
bideoa prestatzen
LABek segurtasun falta salatu du Barakaldoko Bide-Onera plazako obretan

2019-05-28
LAB Sindikatuak elkarretaratzea egin du Barakaldoko Bide-Onera plazan bertan egiten ari den obrako segurtasun falta salatzeko. Sindikatuak azaldu duenez, auzokide baten bideo bati esker jakin dute lanetan ez direla segurtasunez lan egiteko baldintzak betetzen eta lan ikuskaritzan eta Osalanen aurrean salaketa jarri dute.
bideoa prestatzen
LAB, lehen indarra Nafarroako administrazioko hauteskunde sindikaletan

2019-05-24
Nafarroako administrazioan egindako hauteskunde sindikaletan lehen indarra izatea lortu ostean, LAB-ek “eraldaketa sozial sakonagoa” eskuratzeko “urrats berri bat” emateko garaia dela aldarrikatu du. Zentral abertzalearen ustez, “patronalak, UGT-k eta CCOO-k dituzten pribilegioekin amaitzeko” unea da baita.