Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Zegona Erresuma Batuko inbertsio funtsak Euskaltelen lehen akziodun bilakatzeko kapitala handituko du

2019-01-14
112 milioi eurorekin handituko du kapitala, eta gero, Euskaltelen akzioak erosiko ditu burtsan. Xedea da euskal konpainiaren beste %12,5 eta honela akzioen ia %30a eskuratzea. Modu horretan, Euskaltelen lehen akzioduna bilakatuko litzateke Zegona, Kutxabanken aurretik.
bideoa prestatzen
Huerta de Peraltako langileekiko elkartasun eguna ospatu da Iruñean

2019-01-11
Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun eguna ospatu da gaur Iruñean. Ekimenak izandako atximenduen artean Andaluziako Langileen Sindikatuarena, SAT, egon da. Gaurko jardunaldia langile borrokarako aldarrikapena zabaltzeko balio izan du. Langileek adierazi dute, enpresak konponbidea eskaini ezean ez dutela greba utziko.
bideoa prestatzen
Sindikatuek Arcelor Mittal-eko aldi baterako erregulazio espedientea lau urtez luzatzea salatu dute

2019-01-11
LAB, CSI, CGT eta ESK sindikatuek agerraldi bateratua egin dute Bilbon Arcelor Mittalek aldi baterako enplegu erregulazioa 2022. urtera arte luzatuko duela salatzeko. 2009tik datorren erregulazioa lau urte gehiagoz luzatuko dela komunikatu die burdingintzako multinazionalak. Sindikatuen aburuz, langileekiko gehiegikeria eta iruzurra 13 urtez luzatuko da. Sindikatuek esan dute aldi baterako erregulazio espedientea salbuespenerako neurria beharko lukeela izan, kaleratzeak ekiditeko eta enplegua sostengatzeko norabidean. Gehitu dute, enpresak milioi askotako mozkinak ateratzeko, truke txanpon bezala erabiltzen dituela langileak, eta kaleratuen kopuruak beldurgarriak direla. Beste sindikatuei ere kritika gogorrak leporatu dizkiete, batuzk enpresaren morroi izateagatik eta besteak batasun sindikaletik kanpo egoteagatik.
bideoa prestatzen
115. greba eguna dute gaur Gipuzkoako epaitegi eta polizia-etxeetako grabitzaileek

2019-01-11
115. greba eguna izan dute gaur Gipuzkoako polizia-etxe eta epaitegietako langileek. Kale garbitzaileekiko duten soldata arrakala salatzen dute. Kale garbitzaileena, gainera, sektore maskulinizatua da, polizia-etxe eta epaitegietako garbitzaileena sektore feminizatua den bitartean.
bideoa prestatzen
Biharko Huerta de Peraltako grebalariekiko elkartasun egunak 40 atxikimendu batu ditu

2019-01-10
Huerta de Peraltako grebalariek biharko deitu dute elkartasun jaialdia Iruñean. Jada gizarte arloko 40 kolektibo eta elkarte inguruk bat egin dute deialdiarekin. Gaur Iruñean atxikimenduak aurkeztu dituzte eta Nafarroako Gobernu eta Parlamentuari negoziazioa sustatzeko eskatu diete.
bideoa prestatzen
KBus-eko langileek elkarretaratzea egin dute gainerako garraio-zerbitzuen lan baldintza berdinak eskatzeko

2019-01-10
Barakaldoko Kbus zerbitzuko langileak lan uztea eta elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. 2011n zerbitzua sortu zenetik lan baldintzak izoztuta dituztela salatu dute eta gainerako garraio-zerbitzuen pareko baldintzak eskatu dituzte, besteak beste, lanaldiari dagokionez, Bilbobus eta Bizkaibuseko langileak baino 150 ordu gehiago gidatzen baitute urtean. Horrekin batera, lan-poltsa baten eraketa eta behin-behineko kontratazioarekin bukatzea dira euren eskaerak eta lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute.