Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Lan-munduan barneratzeko laguntza eman die Emaktivak 108 emakumeri

2020-02-27
Emaktiva proiektuak 2019ko balorazioa egin du. Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeak lan munduan barneratzea da egitasmoaren helburua.
bideoa prestatzen
Eskubide Sozialen Kartak gaur onartu dituzten aurrekontuak kritikatu ditu

2020-02-27
Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, sindikatu eta eragile sozialek salatu dute gaur Nafarroako Parlamentuak onartutako aurrekontuak ez direla nahikoak gizartearen beharrei eta erkidegoaren erronkei erantzuteko.
bideoa prestatzen
“Pobrezia deuseztatuko duen DSBEa” eskatu du EAEko Hirugarren Sektore Sozialak

2020-02-27
EAJk eta PSEk aurkeztutako eta 2019ko ekainaren 27ko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran onartutako Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak bermatzeko Lege-proposamena hurrengo legegintzaldian ezabatzea edo nabarmen aldatzea eskatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Hirugarren Sektore soziala osatzen duten kolektiboek.
bideoa prestatzen
Martxoaren 3a lan istripuen kontrako eguna izatea nahi dute

2020-02-25
1976an Gasteizen erahildako bost langileak eta 2020ko lehen bi hilabete hauetan Euskal Herrian hildako 14 eta luizian desagertuta jarraitzen duten bi langileak oroituko dituzte ELA, LAB, ESK eta STEILAS Sindikatuek, Martxoak 3 elkartearekin batera, datorren astearteko mobilizazioetan
bideoa prestatzen
Zaldibarko zabortegiko bi langilek 18 egun daramatzate jada lurperatuta

2020-02-25
Goizeko lehen orduan berriro ekin diote Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren bilaketari. Larunbatetik, bilaketa-lanak zabortegiko beste gune batean egiten ari dira, Joaquinen autoa topatu duten lekuan hain zuzen. Hala ere, baskularen ondoan daudela uste dute teknikariek, baina ezin dira momentuz bertara hurbildu.
bideoa prestatzen
Azorak inolako bermerik gabe utzi ditu lau familia, alokairu kontratuak bukatu direla jakinarazi ostean

2020-02-25
Ategorrietako etorbidean eta Galtzaga Nagusiko etxebizitzetan urte luzez bizi diren familiak dira kaltetuak. Horren aurrean, bi astetan hirugarren agerraldia egin dute.