Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
LABek "zor patriarkala" zuzenketa faktorea aplikatzea proposatu du soldata arrakalari aurre egiteko

2020-02-18
Zor patriarkala deitu dio, emakumeak bere generoagatik, baldintza txarragoak onartu behar dituelako sistematikoki. Horregatik, eta zorra kitatzen hasteko, enpresek eta instituzioek neurri batzuk hartu behar dituztela adierazi du sindikatuak, lanpostuen balorazio berri bat egiteko, bizitzarako eragin faktorearen arabera eta ez generoaren arabera.
bideoa prestatzen
Irakaskuntzako akordioa "emankorra" izan bada ere, agortutzat jo du LAB sindikatuak

2020-02-17
LABek positiboki baloratu du 2018an sinatutako irakaskuntzako akordioa. Hala, hitzarmenaren ondorioz lortutako irakasleen lan baldintzen hobekuntza azpimarratu du. Hala ere, legegintzaldiaren amaiera fasean beharrezkoa ikusi du akordiotik lortu diren eta eskuratu ez direnen arteko balantzea egitea.
bideoa prestatzen
Prekarietateak eragiten dituen lan-istripuekin bukatzea eskatu du gehiengo sindikalak

2020-02-14
Gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Arriaga plazan, Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.
bideoa prestatzen
CCOO Euskadik ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko jardunaldiak egin ditu Bilbon

2020-02-14
Euskadiko langile komisioak sindikatuak ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko jardunaldiak egin ditu Bilboko Arrupe Aretoan. Bertan, 2019ko negoziazio kolektiboaren balorazioa egin dute eta Garbiñe Espejo, CCOO Euskadiko ekintza sindikaleko arduradunak nabarmendu duenez, hitzarmena indarrean duten langileen ehunekoak gora egiten jarraitzen du.
bideoa prestatzen
Aske utzi dituzte urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira Iruñean atxilotutak hiru pertsonak

2020-02-13
LAB sindikatutik goizeko 8.30ak aldera eman dute polizia ekintzaren berri. Lehen informazioen arabera hiru izan dira poliziak Donibane auzoan atxilotutako kideak
bideoa prestatzen
Etxebizitzen salmenta jaitsi egin da Hego Euskal Herrian 2013tik zegoen hazkundeari amaiera emanez

2020-02-12
INEko datuetan ageri denez, pasa den urtean 25.080 etxebizitza salerosi ziren, 2018an baino 1.272 etxibizitza gutxiago. Ordea, prezioak gora egiten jarraitzen dute, baina salmentan afera honen eragina txikia izango dela ikustarazi dute adituek.