Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Euskaltelek EAEko beste 105 udalerriri emango dio zerbitzua zuntz-optiko sarea hedatuta

2020-07-15
105 herri gehiagori eskainiko dio zerbitzua eta 200.000 etxe ingururi. Horrenbestez, 241 udalerritako 1.200.000 etxek jaso ahalko dute Euskaltel-en zerbitzua zuntz-optiko bidez, hots, EAEko ia herri guztietara hedatu du sarea konpainiak dagoeneko.
bideoa prestatzen
Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute kaleratu ez ditzaten eskatzeko

2020-07-14
Lurgoien enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, enpresak 35 langile kaleratu ez ditzan eskatzeko. Pandemia honek ikaragarri eragin du ekonomian eta horren isla da Lurgoien enpresari gertatutakoa. Bestalde, izurrite honen erdian egokitzen zitzaizkien ordainsariak ez dituztela kobratu adierazi dute langileek.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesako langileek aste honetan mobilizazioak iragarri dituzte Agoizko plantaren itxieraren aurka

2020-07-14
Aste honetarako gainera bilerak iragarri dituzte alderdi politiko eta Maria Txibite Nafarroako presidentearekin.
bideoa prestatzen
Siemens Gamesako langileek eskatu diote Gobernuari enpresak aurkeztutako itxiera txostena bertan behera uzteko

2020-07-10
Gaur bildu dira enpresa batzordeko kideak Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko enpresa zuzendariarekin.
bideoa prestatzen
Endika Alabort (Ekonomialaria): "Ziurrenik murrizketak etorriko dira; ikusteke dago oso bortitzak edo lasaiagoak izango diren"

2020-07-09
Osasun larrialdiaren hasieratik beste krisi mota batez aritu izan dira adituak mundu osoan: Ekonomikoaz. Koronabirusak eragindako itxialdiak ekonomia ia erabat gelditu zuen hainbat lekutan eta pixkanaka irekitzen ari badira ere, ekonomia guztiak uzkurtuko dira hilabeteotan. Aurreikuspenak gogorrak ziren apirilean jada eta hilabeteek aurrera egin ahala, okerrera doaz.
bideoa prestatzen
Agoizko eta inguruko hautetsiek eta eragileek Siemens Gamesaren itxieraren aurka borrokatzeko deia egin dute

2020-07-09
Agerraldia egin dute Agoitz, Longida, Urrotz Vila, Oroz Betelu eta Artzeibarreko hautetsiek, Aezkoako araneko presidenteak eta hainbat kultur eta gizarte eragileetako kideek agerraldia egin dute Agoizko udaletxearen parean. Uztailaren 11rako deitu duten manifestazioan parte hartzekoa deia egin dute.