Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Prekarietatea salatzeko elkarretaratze ixila burutu dute El Corte Ingleseko langileek

2020-01-10
Lan-baldintza eta bizitza duinak aldarrikatuta, LAB sindikatuak azpimarratu du langileek etxera "onik eta bizirik" itzultzeko eskubidea dutela eta eskubide hori bermatu egin behar dela. Urtea hasi zenetik sei langile hil dira Euskal Herrian.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek greban jarraituko dute otsailaren 7ra arte

2020-01-10
Gaur bildu dira berriz patronala eta ELA, baina sindikatuko Txomin Lasak salatu du «etxeko lanak egin gabe» joan dela bilerara patronala. Urtarrilaren 17an berriro bilduko dira. Greba «gutxienez» otsailaren 7ra arte eginen dute.
bideoa prestatzen
Euskal gehiengo sindikalak ofizialki erregistratu du urtarrilaren 30erako greba deialdia

2020-01-09
ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE ETA EHNE sindikatuek urtarrilaren 30eko greba orokorrerako deialdia erregistratu dute Iruñean eta Bilbon. Greba orokor honen helburua herritarren bizi baldintza duinak bermatzea dela gogoratu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak.
bideoa prestatzen
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

2020-01-07
LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an akordioa sinatu zuen. Geroztik, urtebetez jardun dute negoziaketan, akordio zabalago eta sakonago bat lortzeko. Tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategorien parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromezu bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzen diren arte. Hezkuntza Sailak urtarillaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.
bideoa prestatzen
Joseba Barandiaran ekonomialaria: "Rezesio berri bat baino, hazkunde txikiagoa izango dela dirudi"

2019-12-19
2020ko ekonomia aurreikuspenak aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.
bideoa prestatzen
Zaldunbordako saltoki handiaren proiektua eten duela iragarri du Hondarribiko Udalak

2019-12-18
Horrek eragin zuzena eduki dezake egitasmoaren etorkizunean. Adibidez, 'Outlet' proiektua alboratzea edota gunea neurriz txikitzea.