Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Kristoffer Tronds ontzia uretaratu du Muruetak

2019-11-26
Alsaker Fjordbruk enpresak eskatutako itsasontziak izokin biziak lantegietara garraiatzeko erabiliko da. 91 metro luze da, 18,6 metro zabal eta 5.000 metro kubiko garraiatzeko gaitasuna du.
bideoa prestatzen
Urtarrilaren 30ean izango da "pentsio eta bizitza duinen aldeko" greba orokorra

2019-11-26
"Pentsio eta bizitza duinen aldekoa" izango da lanuztea. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak antolatu du greba eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bilera egin du gaur mobilizazioetan jauzi kualitatiboa emateko atxikimendua erakutsi duten eragileekin.
bideoa prestatzen
Iosu Osta (Attac Nafarroa): "Ez da logikoa enpresa hauek nahi bezala alokairuak kudeatzea Gobernuaren diruarekin"

2019-11-26
Atzokoan etxe kaleratzea egin zuten Iruñean gizarte alokairuko pisu batean. Enpresa batek kudeatzen zuen alokairu publikoko etxebizitza.
bideoa prestatzen
Lau seme-alabako familia bota dute etxetik Iruñeko Lezkairu auzoan

2019-11-25
Hipotekek Kalte Eginiko plataformak Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna salatu du eta esku hartzeko eskatu dio. Errotabidea agentziak alokairu kontratua eten dio familiari eta ondorioz etxetik bota dute.
bideoa prestatzen
Fiskalitate parekidea eta aurrekontu sozialak aldarrikatzeko antzezlana egin du Parlamentu Sozialak

2019-11-22
Fiskalitate parekide tea aurrekontu sozialak aldarrikatzeko antzezlana egin du Parlamentu Sozialak, Iruñeko kaleetan. Gizarte gaiak kudeatzeko bideratzen den diru urria kritikatu dute.
bideoa prestatzen
EAJk eta PSEk adostutako udal aurrekontuei osoko emendakina aurkeztu die EH Bilduk

2019-11-21
21.3 milioi euro suposatzen duten aurrekontuei 150 emendakin aurkeztu die EH Bildu Bilbok. Proposamen propioak landu eta Udal Gobernura eramango dituzte, bertan aurrera eramateko laguntza aurkituko duten asmoarekin. Bilbo hiri inklusiboagoa eta jasangarriagoa bilakatzea da emendakin hauen helburua.