Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak Ekonomia Batzordea osatzean Jaurlaritzak izandako jarrera salatu du

2014-05-08

Gipuzkoako Foru Aldundia haserre agertu da Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Burujabetza Batzordea osatzeko proposamenaren aurrean orainarte izandako jarrerarekin. Otsaileko Finantza Kontseiluan, batzordea osatzeko proposamenari oniritzia eman ondoren hamabost eguneko epean testu bat idaztea adostu zuten eta ez dute honen berririk izan atzo gauerarte. Hori horrela, ekainaren 15erako batzordea eratzeko dei egin dio Jaurlaritzari.

bideoaren irudia
Confebaskek euskal enpresen tamaina handitu behar dela dio

2014-05-07

Euskadiko enpresen tamainaren diagnostikoa aurkeztu du Confebaskek. Globala den merkatuan lehiatzeko enpresen dimentsioa da garrantzitsuena dela dio. Txostenaren arabera, euskal enpresak oso atomizatuta daude: %98,8 mikroenpresa edo enpresa txikiak dira. Enpresen tamainaren erronkari heldu ezean, atzean geratzeko arriskua ikusten du Confebaskek.

bideoaren irudia
Joseba F. Tobar-Arbulu: "Ipar Ameriketako banku handiek nahita sortu zuten krisia"

2014-05-07

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Joseba Felix Tobar-Arbulu UEUko kide eta ekonomia aditua izan dugu. Gaurkotasun ekonomikoari errepasoa egingo diogu.

bideoaren irudia
Euskal Herriko sistema finantzario publikoaren aldeko giza katea egin dute gaur

2014-05-06

Eragile sozial eta sindikatu ezberdinek euskal erakunde publikoei, alderdi politikoei, gobernuei, legebiltzarrei, foru aldundiei eta udalei sistema finantzario publiko baten alde erabaki politiko eta legegileak har ditzaten eskatu diete. Horretarako Bilboko udaletxetik Kutxabanken egoitzaraino giza katea egin dute.

bideoaren irudia
Langabeziak behera egin du apirilean martxoarekiko

2014-05-06

Apirilean behera egin du langabe kopuruak Hego Euskal Herrian, martxo amaierako datuekin alderatuta. Bizkaian ez beste herrialdeetan egin du behera langabezia tasak. Guztira, 228.818 lagun daude langabezian Hego Euskal Herrian, martxoan baino 1.756 gutxiago.

bideoaren irudia
Aitor Bengoetxea: "Enplegu hobekuntza emateko eredu aldaketa behar da"

2014-04-30

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean Aitor Bengoetxea, EHUko Lan Zuzenbideko irakaslea izan dugu. Langileen Nazioarteko Egunaren atarian, egungo krisi ekonomikoaz hausnartu dugu berarekin. Lan erreforma, pentsio sistema edota autoenplegua izan ditugu izpide besteak beste.