Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

2019-09-02
Pedro Sanchez asteazken honetan etorriko da Bilbora alderdi Jeltzalearekin hitz egiteko. Bilera, eguerdian izango da, Sabin Etxean; eta pentsionistek bertan elkarretaratze bat egingo dutela iragarri dute. Horrez gain, ostegunean La Vuelta Bilbora helduko da eta bertan ere egongo direla argitu dute. Beraz, aste honetan Bilbon egingo diren bi ekitaldi horietan egongo dira pentsio duinak eskatzeko xedearekin. Pentsiodunek, protestekin hasi zirenetik, 86. astelehena bete dute gaur. Mesfidati azaldu dira Gobernua sortzeko aukerarekin eta aurrerapena eta pentsio publikoen defentsa helburutzat dituen Gobernua eskatu dute.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute berriz hauteskundeak deitzen badituzte

2019-08-26
Pentsiodunak kalera irten dira gaur berriro pentsio duinak eskatzeko. Bertan, Pedro Sanchezek orain dela lau hilabete hauteskundeak irabazi zituela gogoratu dute. Denbora honetan, ez dituzte inolako aurrerapausurik ikusi. Hori dela eta, hauteskunde berriak ematen badira, mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Sindikatuekin bildu direla argitu dute. Izan ere, egun horietarako kolektibo desberdinetako kideen eta langileen babesa nahi dute.
bideoa prestatzen
Vio.Me lantegi okupatuari buruzko kronika

2019-08-22
Tesalonikan dagoen Vio.Me lantegi okupatuaren berri eman du Julen Mendizabal brigadistak. 2013an izan zen Grezian, Askapena erakunde internazionalistak antolatutako brigada batean. 2011n lantegia ixteko erabakia hartu zuen enpresak. Langileek berau okupatzea erabaki zuten orduan, eta 2013rako martxan jarri zuten berriro ere.
bideoa prestatzen
Hasi da G7aren aurkako Kontragailurra Irun eta Hendaian

2019-08-21
G7aren aurkako Kontragailurra Irun eta Hendaian hasi da. Mundu eraikitzaile, feminista eta ekologista baten aldeko proposamenekin 70 hitzaldi, tailer eta kultur-ekimenetik gora antolatu dira.
bideoa prestatzen
Juan Hernandez Zubizarreta: "Migranteak giza hondakin bihurtzen ditu eliteak"

2019-08-21
Juan Hernandez Zubizarreta Ongi Etorri plataformako kidea da. Migrazio politiken inguruko hitzaldia eman du Hendaiako zineman G7aren aurkako kontragailurraren programaren baitan.
bideoa prestatzen
Erresidentzietako langileek lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz Foru Aldundiari

2019-07-12
Erresidentzietako langileek patronalarekin lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz ere Gipuzkoako Foru aldundiari. Donostiako kaleetan barrena manifestazioa egin ondoren Aldundiak Gipuzkoa Plazan duen egoitza nagusiaren atarian bildu dira langileak. 26 greba egun bete dituzte dagoeneko, eta guztira 88 egiteko asmoa dute. Arduragabekeriaz jardutea leporatu diote langileek Markel Olanoren Foru Gobernuari. ELAk gogorarazi dute 30 hilabete igaro direla dagoeneko negoziazio mahai hori martxan jarri zenetik, baina ordutik ona ez dela ezer aldatu zihurtatu dute sindikatuaren ordezkariek.