Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Javi Ortega:"Txostena garrantzitsua da jakiteko non gauden"

2019-11-05
Euskal Garagardoaren Elkarteak ikerketa bat egin du. 1,25 milioi litroko ekoizpena dauka artisau garagardoak Euskal Autonomia Erkidegoan. Elkarteak sektore hau aztertu du eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan.
bideoa prestatzen
Artisau garagardoaren ekoizpena 1,25 milioi litrokoa da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2019-11-05
Euskal Garagardo Elkarteak sektore hori aztertu du, eta iragarri du egun duen %2ko merkatu kuota hazi egingo dela datozen urteetan. 2012an hasi zen Euskal Herrian artisau garagardoa ekoizten. Txostenean Euskal Autonomia Erkidegoko kantitateak aipatzen dira. Hala ere, Nafarroan oso bizia da jarduera eta baita Ipar Euskal Herrian ere. Bestalde, Euskal Garagardo Elkarteak nabarmendu du sektoreak tartea duela hazteko, eta datozen urteetan hazkunde nabarmena izango duela.
bideoa prestatzen
Uberren jarduna arautuko duen dekretua betearazteko eskatu diote taxi gidariek Eusko Jaurlaritzari

2019-11-04
Euskadiko Taxiaren Federazioaren presidente Borja Musonsek nabarmendu du arazoa ez dela araudia izango, baizik eta Uberrek araudi hori betetzen duten edo ez. Dekretu berria sartuko da indarrean urtea bukatu baino lehen. Janire Bijueskak, lurralde plangintzako zuzendariak, adierazi du dekretu berriak bi zerbitzuen elkarbizitzarako neurriak jasotzen dituela eta UBERren agerpenak dakarren errealitate berriari aurre egiteko gai dela azaldu du.
bideoa prestatzen
Soldata arrakala %28koa da negozioak dituzten emakume eta gizonezko ekintzaileen artean

2019-11-04
Hurrengo azaroaren 19an ospatuko da emakume ekintzaileen nazioarteko eguna, hori dela eta, Emakumeekin, emakume ekintzaileen euskal elkarteak, jarduera programa bat antolatu du hilabete osoan zehar, Euskal Autonomia Erkideagoan.
bideoa prestatzen
ELAk eta LABek salatu dute Foru Aldundiak "propaganda politikoa" egiteko erabiltzen dituela Lan Eskaintza Publikoak

2019-10-30
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publikoetan duen jarrera salatu dute gaur ELA eta LAB sindiaktuek. Aldundiaren atarian, Gipuzkoa Plazan eskainitako prentsaurrekoan salatu dute aldundia kez dutela adostutakoa bete. Are gehiago, sindikatuek ziurtatu dute Aldundiaren helburua ez dela behin behinektoasuna murriztea, eskaintzen dituen postuak betetzeko zaitlasunak besterik ez dituela jartzen argudiatuta.
bideoa prestatzen
Langile baten kaleratzea ontzat eman du Auzitegi Konstituzionalak, hutsegiteak justifikatuta eduki arren

2019-10-30
Gauzak horrela, aurrerantzean zilegi izango da 2 hilabetetan tarteka 9 egunez lanera kale egiteagatik langile bat kaleratzea. Aipatu behar da, artikulu hau alderdi popularraren lan erreforman datorrela. Beraz, nahiz eta baja hartzeko eskubidea eduki, enpresak langilea botatzeko eskubidea izango du ere. Minbizia kanpoan geratzen dira.