Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
LABek dio mutuentzako ahalmen berriak langileen kontrola areagotuko duela

2014-04-25

Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna dela eta LAB sindikatuak Espainiako Gobernuak mutuen legean egin behar dituen aldaketak kritikatu ditu. Mutuek betetzen duten lanaren ondorioz, istripu eta gaixotasunen jatorria ukatu egiten dela salatu eta sarritan osasun sistema publikora desbideratzen direla esan du. Guzti hau eredu zehatz bati lotuta dago LAB sindikatuaren iritziz.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Miguel Lazpiur enpresariarekin

2014-04-25

Oraingoan, langile autonomoei buruz aritu gara albistegian, besteak beste. Euskal Herriko zein Europako autonomo kopurua zein den ezagutu eta dituzten ezaugarriak aztertu ditugu. Elkarrizketaren atalean, berriz, Miguel Lazpiur enpresaria izan dugu. Bergarako Lazpiur Eraikuntza Metalikoak enpresako burua eta Confebaskeko lehendakari ohia da bera. Bertako enpresen desmartxaz eta bestelakoez hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Incoeasako langileak Eusko Jaularitzako EEEarekin ez datoz bat

2014-04-24

Incoesako langileek enpresaren itxieraren eta ekoizpenaren deslokalizazioaren kontra 333 egun daramatzate greban. Bilboko merkataritza epaitegiak enpresak martxan jarritako lekualdatzeak baliogabetu ondoren, langileek ez dutela  bere helburua bertan behera uzteko asmorik adierazi dute. Hori horrela, urtarrilean Bediako enpresako langile guztiak kaleratzeko  enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Helena Franco Ogasun diputatuarekin

2014-04-11

Oraingoan, immigrazioa izan dugu presente gizarte eta ekonomia gaien inguruko albistegian. Tartean, Ikuspegiren azken txostena aztertu dugu. Elkarrizketa berezituaren atalean, aldiz, Helena Franco Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun diputatua izan dugu. Bere ibilbidea ezagutzearekin batera, ogasunari eta bestelakoei heldu diegu.

bideoaren irudia
Malagonek baimendu du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagorren Frantziako markak

2014-04-11

Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak baimendu egin du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagor Etxetresnak-en Frantziako markak. Honela, Frantzian 1200 lanpostu eta Gipuzkoan 500 inguru salbatuko dira.

bideoaren irudia
Sorrerako baldintzak bete ez izana leporatu diote Garitanok eta Izagirrek Kutxabanki

2014-04-11

Kutxabankek izaera soziala erabat galdu duela salatu dute Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Pribatizazioarantz hartutako bidea salatu, eta fusioa egin zeneko hiru baldintzetatik bakar bat ere ez dutela bete adierazi dute.