Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
"Banku txar" bat sortzeko aukera aztertzen ari da EBZ

2020-06-11
Ordaindu gabe maileguak biltzeko "Banku txar" bat sortzea aztertzen ari da Europako Banku Zentrala. Erakundea beldur da Europako bankuek ez ote duten itzuli gabe gera daitezkeen mailegu kopuruaren gorakadari aurre egiteko beste kapital izango.
bideoa prestatzen
Ertzaintzak kriminalitate zantzuak ikusi ditu Verter Recycling enpresaren kudeaketan

2020-06-08
Zaldibarko zabortegian bi delitu egin zirela argudiatzen du Ertzaintzak bere txostenean. Bat, baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkakoa. Eta beste bat, langileen eskubideen aurkakoa.
bideoa prestatzen
Mondragon taldeko Bexen Medical enpresak hilero 20 milioi maskara ekoitziko ditu

2020-06-05
Mondragon taldeko Bexen Medical enpresak hilero 20 milioi maskara ekoitziko ditu. Etxebarrin, Bizkaian, kokatuta dagoen fabrikak atzo inauguratu zuen maskaren ekoizpenerako planta, arduradun publiko eta pribatuen presentziarekin. Eragile pribatu eta publikoen arteko elkarlanaren onura goraipatu du Arantxa Tapiak. Mondragon Assembly-k Txinan diseinatutako 3 makina ekarri ditu Etxebarriko plantara. Horrela, makina hauek heldu baino lehen zegoen hilabeteko 10 milioiko produkzioa bikoiztko dute, hilabetero 20 milioi maskara ekoitziz. Bexen Medicalek maskara kirurgikoak egingo ditu, R2 motatakoak, kirurgikoen artean babes handiena eskaintzen dutenak hain zuzen.
bideoa prestatzen
Europako Banku Zentralak 600.000 milioi euro gehiago jarriko ditu koronabirusaren aurkako laguntza planean

2020-06-05
Euroguneko aurreikuspenek okerrera egin dute, ekonomiak "hondoa jo" duela uste duten arren, urtearen bigarren erdian suspertzen hasiko dela iritzi dio Cristine Lagarde presidenteak. Planaren iraupena handituagatik ere, ez du espero deflazio eta prezio jaitsierarik. Besteak beste, esan du Lagardek, azken datuek diotela ekonomia “oso motel” bada ere hazten ari dela, inflazioa %0,1era jaitsi dela maiatzean. Diru kopurua handitzeko arrazoien artean dago orain arte lez jarraituz gero, programa aurki agortzeko arriskua zegoela. Martxoaz geroztik jada, 234.600 milioi euroren erosketa egin ditu EBZk. Onuradun handienak Italia, Espainia eta Alemania izan dira.
bideoa prestatzen
Sindikatuek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ez duela eurekin "negoziatu" ikasturte hasiera

2020-06-05
Sindikatuek salatu dute Hezkuntza Sailak "orain arteko jokaera arduragabe eta kezkagarria" izan duela datorren ikasturteko hasierarako aurreikuspenak egiteko garaian. Sindikatuen aburuz, hezkuntza presentzialera bueltatzeko beharrezkoa da "osasuna bermatuko duten neuri eraginkorrak" bilduko dituen plan bat.
bideoa prestatzen
Nafarroako Gobernuak Covid 19ak eragindako larrialdi ekonomikoari aurre egiteko neurri berriak aurrera atera ditu

2020-06-04
Bosgarren aldia da halako neurriak onartzen direla, beste alderdi guztien baiezko botoarekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onartu dituzte neurriak.