Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Hirugarren greba eguna DIA supermerkatuetan

2019-03-05
Hirugarren greba eguna izan dute astearte honetan DIAko langileek. Donostiako Amara auzoko DIA supermerkatu baten atarian ELA eta Lab sindikatuek deitutako elkarretaratzean salatu dutenez, 2.100 lagun kaleratu nahi ditu enpresak estatu mailan. Langileek salatu dute enpresak sortutako zulo ekonomikoa langileek ordain dezaten nahi duela zuzendaritzak. Dena den, kaleratze horiekin ez litzateke enpresaren egoera ekonomikoan aldaketa nabarmenik eragingo, elkarretaratzean salatu dutenez.
bideoa prestatzen
Navaleko langileek kaleratze autoak jaso eta erre dituzte

2019-03-05
Dagoeneko kalean dira Navaleko langileak, otsailaren 28ko dataz jaso baitituzte kaleratze autoak. Horren aurka, manifestazioa egin dute Bilbon eta SPRIren egoitzan erre dituzte jasotako gutunak. Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku hartzea eskatu dute beste behin.
bideoa prestatzen
La Naval-eko 173 langileek kaleratze gutuna jaso dute

2019-03-04
Denbora kontua zen eta, azkenik, ofizialki gauzatu da: La Naval-eko zuzendaritzak, kaleratze gutuna igorri die enpresako 173 beharginei. Egoera honen aurrean, langileek asanblada egingo dute ontziolaren aurrean eta, ondoren, manifestazioa deitu dute Bilbon. Kaleratzeek kolpe gogorra suposatzen dute Sestao zein Ezkerraldea osoarentzat.
bideoa prestatzen
Martxoaren 8ko greba feministan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak

2019-03-01
Ohiko deialdiei bira bat eman eta LAB sindikatuan afiliatutako emakume langileak “The handmaid’s Tale” telesailean bezala jantzita atera dira kalera. Emakumeek egunero arlo guztietan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzea izan da helburua. Lan esplotazioa, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, rolen inposaketa etab. Bereziki azpimarratu dute emakumeek doan edo modu guztiz prekarizatuan egiten dituzten zaintza lanek bizitzaren sostengarritasunerako balio eta garrantzia handia daukatela. Horretarako Bilbon zehar ekintzak egin dituzte.
bideoa prestatzen
Autopista Elektrikorik ez plataformak “iruzurra, inposaketa eta babes-eza” salatu ditu

2019-02-28
Autopista Elektrikorik ez plataformak “iruzurra, inposaketa eta babes-eza” salatu ditu estatuak bideratu duen goi tentsioko hirugarren proiektuaren aurrean. Hainbat hautetsik dei egin dute erantzun tinko eta bateratua emateko.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute

2019-02-27
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egun gehiago iragarri zituzten joan den astean, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, gaur egin dute deitutako greba berri horietatik lehena. Goizean goizetik hasi dira protestekin, Bilboko erdialdea hartu baitute lehen orduan euren borroka ikusgarri egiteko. Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta zerbitzua ezinbestekoa dela. Honez gain, esan dute, enpleguaren behin-behineko tasa handia dela sektorean, lanaldi partzial ugarirekin. 5 urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideen galerarekin eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Bihar egingo dute beste greba egun bat ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek deituta. Beste hiru martxoan: 5, 6 eta 7an.