Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Jose Miguel Ayerza: "Hemen falta zaiguna adostasunerako borondate eta kultura da"

2013-10-14

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusia izan dugu. Itun fiskala, Espainiako Lan Erreforma eta lan hitzarmenen egoeraz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
Euskal Egitura | Goiener Kooperatiba ezagutu dugu

2013-10-04

Denboraldi berriko lehen atalean, Goiener energia berriztagarrien inguruko kooperatiba ezagutu dugu. Xehetasunak Joanes Maiza lehendakariak eman dizkigu. Bestalde, Euskal Herriko bost aireportuen pertsona nahiz salgaien inguruko garraioa aztertu dugu.

bideoaren irudia
Adrian Zelaia: "Nahiz eta modu proportzionalean izan, presio fiskala denontzat igoko da"

2013-10-01

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adrian Zelaia EKAI Center-eko ekonomialaria izan dugu. Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek sinatu berri duten itun ekonomikoaz aritu gara. Defizit muga malgutu ondoren, ekonomia suspertzeko aukerarik baden jakin nahi izan dugu.

bideoaren irudia
Atik Zra | Pentsioen erreforma

2013-09-30

Pentsioen iraunkortasuna bermatzeko xedearekin, Espainiako Gobernuak erreforma berri bat iragarri du. Aipatu erreformak pentsioak urtero zehazteko irizpide berria izango du. Aurrerantzean, kotizatzaile eta pentsiodun kopuruaren erlazioan oinarrituriko indizea ezarriko da urtero, eta horren araberakoa izango da ordainsarien igoera. Haatik, bi muga ezarri dizkio PPren gobernuak indize horri. Gutxienez, %0,25 igoko dira pentsioak, eta gehienez, inflazio-tasa baino %0,25 gehiago. Solaskideak: Janire Landaluze ELA sindikatuko ordezkaria, Lurdes Rodriguez jubilatua eta Xabier Isasa (Pentsionistak Martxan) .

bideoaren irudia
Kaltetuak: "Engainatu gaituzte eta erantzukizuna Eroski eta Fagorrena da"

2013-09-26

Eroski eta Fagorren mendeko finantza ekarpenan gatazkaren erdian, Kaltetuak plataformako kideekin izan gara. Euren dirua berreskuratu ezinik, uUneoro informazio falta nagusi izan dela salatu dute.

bideoaren irudia
Adrian Zelaia: "EHko krisiaren oinarrian maila teknologiko baxua dago"

2013-05-13

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Adrian Zelaia EKAI Centerreko lehendakaria izan dugu. Zer dago krisiaren oinarrian Espainian eta zer Euskal Herrian? Lehenengoaren kasuan, zorpetzea da arazoa Zelaiaren ustez. Euskal Herriaren kasuan, ordea, maila teknologikoan inbertituz lortuko lirtzateke krisitik ateratzea, gurean azaldu duenez.