Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
2000 lagun La Navaleko langileek Ezkerraldean deitutako manifestazioan

2019-02-08
2.000 pertsona bildu ziren La Navaleko langileek ezkerraldean deitutako manifestazioan. Barakaldo, Sestao eta Portugaleteko alkateek egin zuten bat mobilizazioarekin, besteak beste. Langileek azpimarratu zuten ontziola bideragarria dela eta larunbatean elkarretaratzea egingo dute BECen, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen bisita baliatuta. Elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu zituzten herritarrak.
bideoa prestatzen
Elkarretaratzea egin dute astelehenean Zizurkilen izandako lan-istripuagatik

2019-02-06
Astelehenean Zizurkilgo Construcciones Metalicas ULA enpresan izandako lan istripuari erantzuna emateko, langileek elkarretaratzea egin dute Amasa Villabonako errepide ertzean, Oria ibaiaren paper fabrikaren alboan. Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak azaldu duenez, lan-istripua pairatu zuen langilea, 43 urteko lazkaotarra, momentuan hil zen, ustez, bi tonako pisua zuen piezaren bat gainean erori ostean.
bideoa prestatzen
Sindikatuen gehiengoak babestu du martxoaren 8ko greba

2019-02-06
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNTk deia egin die emakumeei 24 orduko greba feministan parte hartzeko. Honela, Mugimendu feministak egindako hitzordura batu dira sindikatuak. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk planto egiteko eskatu die etxeko langile diren edo lantokietan dauden emakumeei eta kalera irtetzeko eskatu. Adierazi du kontzientziazio egun bat dela, borroka ideologikoaren eguna eta gizarteaz hausnartzekoa. Gainera, gizonezkoen papera azpimarratu dute prentsaurrekoan, emakumea kalean egon dadin beharrezkoa da beraiek ere inplikatzea.
bideoa prestatzen
La Navaleko langileentzako hasi da atzera kontua

2019-02-04
La Naval enpresa jasaten ari den egoerak, ontziolaren itxierak eta plantila osoaren kaleratzeak eraman ditu langileak beste behin egoera honetara. Prentsaurrekoan azaldu dutenez La Navalek Ezkerraldeko enplegu sortzailea izaten jarraitu behar du, aberastasun ekonomiko eta sozialaren sortzailea. Beste behin, instituzioei eskatu die egoerari irtenbidea emateko. Inbertsio pribatuen laguntzarekin enpresa berriz martxan jartzea exigitu dute.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Administrazioko langileen defentsan

2019-02-01
LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du estatuko Nafarroako delegaritzaren aurrean, tokiko Gobernuarekin administrazio publikoko langileen maila igoeren inguruan lortutako akordioa aldarrikatzeko.
bideoa prestatzen
2050erako karbono emisiorik gabeko Euskal Herria proposatu du EH Bilduk

2019-01-30
Horretarako Energiari buruzko herri akordio bat proposatu dute soberanistek. Helburu hori betetze aldera hartu beharreko neurriei dagokienean, urtebeteko epean adituen lantalde bat osatzea eta parte hartze prozesu zabal bat martxan jartzea proposatzen ditu EH Bilduk. Hortik irtendako akordioa akordio politiko bihurtzea izango litzateke hurrengo urratsa.