Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Soldata arrakala %28koa da negozioak dituzten emakume eta gizonezko ekintzaileen artean

2019-11-04
Hurrengo azaroaren 19an ospatuko da emakume ekintzaileen nazioarteko eguna, hori dela eta, Emakumeekin, emakume ekintzaileen euskal elkarteak, jarduera programa bat antolatu du hilabete osoan zehar, Euskal Autonomia Erkideagoan.
bideoa prestatzen
ELAk eta LABek salatu dute Foru Aldundiak "propaganda politikoa" egiteko erabiltzen dituela Lan Eskaintza Publikoak

2019-10-30
Gipuzkoako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publikoetan duen jarrera salatu dute gaur ELA eta LAB sindiaktuek. Aldundiaren atarian, Gipuzkoa Plazan eskainitako prentsaurrekoan salatu dute aldundia kez dutela adostutakoa bete. Are gehiago, sindikatuek ziurtatu dute Aldundiaren helburua ez dela behin behinektoasuna murriztea, eskaintzen dituen postuak betetzeko zaitlasunak besterik ez dituela jartzen argudiatuta.
bideoa prestatzen
Langile baten kaleratzea ontzat eman du Auzitegi Konstituzionalak, hutsegiteak justifikatuta eduki arren

2019-10-30
Gauzak horrela, aurrerantzean zilegi izango da 2 hilabetetan tarteka 9 egunez lanera kale egiteagatik langile bat kaleratzea. Aipatu behar da, artikulu hau alderdi popularraren lan erreforman datorrela. Beraz, nahiz eta baja hartzeko eskubidea eduki, enpresak langilea botatzeko eskubidea izango du ere. Minbizia kanpoan geratzen dira.
bideoa prestatzen
Bankuek eta putre funtsek uko egin diote kaleratzeko arriskuan dauden bi familiekin hitz egiteari

2019-10-30
Orain dela hilabete batzuk salatu zuten Mikel eta Aurelio herritarren etxe kaleratze arriskua. Putre funts batek eskuratu zituen bien etxeak, eta egun euren egoera aldatu den arren -lanean ari dira biak- Coral Homes eta Caixak uko egin diote irtenbide bat negoziatzeari.
bideoa prestatzen
Jokin Castaños: "Energia aurrezterako orduan alde handirik ez da gertatzen ordu aldaketarekin"

2019-10-30
Ordu aldaketa gauzatu da joan den larunbatean. Honek, urteroko eztabaida berpiztu du. Izan ere, aldeko eta kontrako iritzi asko sortzen dituen gaia da. Osasuna, energia, ekonomia eta besta hainbat arlori eragiten die aldaketak. Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibarekin izan gara ordu aldaketak energian duen eraginaz hitz egiteko.
bideoa prestatzen
"Langileen %12 probrezia egoeran dago, eta hori egiten diren politiken ondorio da"

2019-10-30
Eskubide Sozialen Gutunak greba orokorra iragarri du urtarrilerako. Gaur egungo egoera aztertzeko, Imanol Karrera (LAB sindikatua) eta Iñak Zabaletarekin (ELA sindikatua) hitz egin dugu. "Langileok ez daukagu bizitza eta lan duina izateko aukerarik, pobrezira eta langabezira kondenatzen gaituztelako", nabarmendu du Karrerak.