Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
50 urte bete dira Ekaingo margolanak topatu zituztenetik

2019-02-14
Ekain kobazuloan labar-margoak topatu zituztenetik 50 urte beteko dira aurten. Horren harira, hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte Ekain Fundazioak, Aranzadik eta Ekainberrik. Gipuzkoako Foru Aldundian eskainitako agerraldian azaldu dutenez, Ekain kobazuloak berak eta Ekainberriko erreplikak berebiziko garrantzia dute Gipuzkoan turismoari dagokionean. Ekainberritik dagoeneko 300.000 lagun baino gehiago igaro dira martxan jarri zenetik.
bideoa prestatzen
Sei ikuskizun estreinatuko dira aurtengo KORRIKA kulturalaren baitan

2019-02-13
21. KORRIKA Kulturalaren edukiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. Sei estreinaldi izango ditu aurtengo eskaintza kulturalak, baina ehunka izango dira Euskal Herrian zehar antolatuko diren ekitaldiak Elkarlana da KORRIKA Kulturalaren izaeraren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean: Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak hartu dute parte agerraldian. - Aiko dantza-taldeak zabaldu du ekitaldia, Garaikideak izeneko lanaren lagin batekin -Porrotx pailazoa ere egon da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria aurkezten: Musua ikuskizuna - Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute. -Kale-antzerkia ez da faltako KORRIKAren ziklo kulturalean: Jule antzezlanarekin -Arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-ari esker. Lehen aldiz KORRIKA Kulturaleko lan batek Euskal Herriko bost hiriburu zeharkatuko ditu, Kalaportu izango da, Loraldia Festibalarekin elkarlanean egindako ikuskizuna.
bideoa prestatzen
Kezko bola batek itoak birikak liburua

2019-02-12
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)ilbeltz bekaren irabazlea da Kezko bola batek itoak birikak eleberria.Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Miel Anjel Elustondoren 250 orriko libura. Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, besteak beste, zeharkatzera eramaten duen istorio bat da. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria,… giro beltzez ustartutako kontaketa bat plazaratu du Miel Anjel Elustondo idazleak.
bideoa prestatzen
21.korrikak Txillardegi omendu du euskararen alde egindako lanarengatik

2019-02-11
400 lagun elkartu ziren AEKa eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ri egindako omenaldian. 21.korrikak Txillardegi omendu du euskara batuaren alde egindako lanarengatik eta horrek euskararen alfabetizazioarentzat suposatu duenarengatik. Orain dela gutxi, AEK-k, Jakin aldizkariak eta Euskal Herriko Unibetsitateak elkarlanean ateratako Dabilen Pentsamendua proiektu berria argitaratu dute. Bertan Miren Rubio kazetariak Txillardegiren biografia azaltzeaz gain bere lanekin osatutako bilduma ikus daiteke. Horretaz gain, omenaldian Txillardegiri buruzko Klik Dokumentala ikusteko aukera izan zuten.
bideoa prestatzen
Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasiko da bihar Tuteran

2019-02-08
Bihar hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Asteburu honetan Tuteran eta Urdazubin izango dira final laurdenak eta beste bi kanporaketak Irurita eta Lizarran ospatuko dira. Txapelerako lehia parekatua aurreikusten da, zaleen gozamenerako.
bideoa prestatzen
Izur film laburrak Zumaian gatazka armatuan bizitako emakumeen testigantzak jaso ditu

2019-02-08
Otsailaren 14an beteko dira 82 urte, frankismoaren errepresioaren ondorioz eta euren borondatearen aurka Gipuzkoatik ehunka emakume eta haur kanporatu zituztela. Horren harira Zumaiko udalak, Erkibe kultur elkarteak eta Zumaiena ikastetxeak “IZUR” film laburraren prentsaurrekoa eskaini dute. IZUR film laburra Pixelatuk elkarteak egin du Estibaliz Urrezola eta Nerea Ganzaraineren zuzendaritzapean. Film labur honen bitartez gatazka armatuak bizitako emakumeen testigantzak berreskuratu nahi izan ditu. Otsailaren 14ean, arratsaldeko 18:30etan Zumaiena ikastetxeko aretoan ekitaldi berezi bat prestatu dute. Bertan, IZUR film laburraren aurkezpen ofiziala eskainiko dute. Orain dela 82 urte Zumaian gertatutakoaren berri emango dute herritarrei eta gerturatzen diren orori.