Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Martxan da 54. Durangoko Azoka

2019-12-05
10:30ean ireki ditu ateak Durangoko Azokak, eta goizean goizetik Euskal Herri osoko ehunka ikasle hurbildu dira Landako Gunera. Gaurtik hasi eta igandera arte, 400 nobedade baino gehiagoz gozatzeko ukera izango da Durangon.
bideoa prestatzen
Durangoko azokaren jarraipen berezia egingo dugu 24 orduz Hamaika Telebistan

2019-12-04
Abenduak 5etik 8ra arte euskal kulturaren erdigune bihurtuko da Durangoko Landako gunea. Hamaika Telebistak gau eta egun emisio berezia eskainiko du, Gurean Gaur Da! Albistegi berezia jorratuz eta zuzeneko emanaldiak eskainiz.
bideoa prestatzen
Etxebarrin euskaraz bizi daiteke

2019-12-04
Euskararen eguna ospatu dute Etxebarrin. Horretan, egun osoko egitaraua prestatu dute; goizean gazteenentzako jaialdia egin dute, arratsaldea, berriz, euskara herri osora zabaltzeko kalejira izan da San Anton auzotik hasita.
bideoa prestatzen
Literatur Sariak eman ditu Bilboko Udalak

2019-12-04
Miguel de Unamuno saiakerako, Blas de Otero poesiako eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurtengo edizioko sariak banatu ditu Bilboko Udalak. Hiru egile bilbotarren memoria eta lana bizirik mantentzea dute xede lehiaketek. Eskertuta agertu dira arlo desberdinetan aritzen diren artistak.
bideoa prestatzen
Jarraitu Durangoko Azoka 24 orduz Hamaika Telebistan!

2019-12-04
Jarraitu 24 orduz Durangoko Azoka Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean! Abenduaren 5tik 8ra, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean Gurean Gaur DA! saio berezia. 16:00etan eta 22:00etan Gogoetaren plaza! mahainguruak eta egun guztian zehar ahotsenea zuzeneko emanaldiak. Ez galdu!
bideoa prestatzen
Euskararen egunean, euskararen aurkako erasoak eta euskal aldarrikapenak

2019-12-03
Igandean HIESaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Gaur Euskararen nazioarteko eguna eta Nafarroako Eguna izanik, Linguae Navarrorum-ari tarte berezia eskainiko diogu.