Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeko Udalak, kontratazioan "irregulartasunak" izan zirela argudiatuta

2019-11-15
Irregulartasunak egotzita eten du Iruñeko udalak behin-behinean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna. Pailazoek hori aitzakia dela salatu dute eta euskara, aniztasuna eta euskal kulturaren aurkako marko batean kokatu dute Baluarten egitekoa zen ikuskizunaren etetea. Kontratazioa martxan jarri zuen EH Bilduk ohiko prozeduran egin zela argudiatu du, eta euskarafobia leporatu dio eskuineko udal gobernuari.
bideoa prestatzen
'Ezpatadantza' eta 'VMME SAHAR' diskoak, Homeless Film festival eta Oier Zuñiga

2019-11-14
Durangoko Azoka hurbildu ahala, hainbat disko argitaratzen dira Euskal Herrian, horietako bi, Zazkel eta Aizkora Zorroztu taldeen 'Ezpatadantza' eta Maisah MC-ren 'VMME SAHAR' , dakar gaurko saioak. Gainera, Oier Zuñiga aurtengo Azokako kartelaren egilearekin eta Homeless Film festival jaialdia antolatzen duen Bizitegi elkarteko kide batekin izan gara.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #85: Maite Larburu + Luken Arkarazo (Odolaren Mintzoa)

2019-11-14
Maite larburu musikari hernaniarra izango da saioko lehen protagonista. Neighbor bikoan ezagutu genuen urteak atzera eta egun bakarkako bidean dabil hezurren azpian diskoa besapean. Hitz Bitan atalean Luken Arkarazo ezagutuko dugu. Odolaren mintzoa taldeko abeslaria izateaz gain, Iñorkiñak egitasmoko kidea ere bada. Bere gustuko diskoak, aretoak edota musikariak ezagutuko ditugu laburrean. Honekin batera, albisteak izango ditugu, non Revolta Permanenteren disko berria eta Ratz-Zinger taldearen zuzeneko diskoaren grabaketa izango ditugun hizpide.
bideoa prestatzen
'Mundua eta Giza Eskubideak' zinemaldia, 15 urte giza eskubideen defentsan

2019-11-14
XV. edizioa bete du IPES, Gizarte ikerketak sustatzeko institutuak, antolatutako Mundua eta Giza eskubideak Zinemaldiak. Elkarlanetik abiatutako ekimenak, hiru bosturteko daramatza giza eskubideekiko errespetua aldarrikatuz.
bideoa prestatzen
Oier Zuñiga: "Plazerra da horrelako euskal sorkuntza batean parte hartzea"

2019-11-13
Urriaren 11n estreinatuko dute 'Zaldi urdina' antzerkia, Luhusoko Harri Xuri gelan. Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiek elkarrekin sortu duten laugarren obra da. "Oso iluna da, eta alde bat da; drogak bere horretan aldagai asko ditu, prisma asko ditu eta denak ez ditu tauleratzen". Nabarmendu du garai hartako minak gaur egun zein ondorio utzi dituen aztertu dutela obran, eta baita gizkiaren galdera existentzial oso indartsua ere: "Noraingo garen askeak, zein ordain sari ordaindu behar ditugun aske izateko, eta zerk laguntzen digun aske izate nahi horretan".
bideoa prestatzen
"Kolonizatzaileak zuritzea" leporatu diote Filipinetako herritarrek Elkanoren inguruko film euskaldunari

2019-11-13
Elkano: Lehen mundu bira film euskaldunak hautsak harrotu ditu azken egunotan. Estreinutik lau hilabete pasa direnean, polemika sortu da Filipinetan, bertako Crystal Sky Multimedia banatzaileak pazifikoko herrialdeko zinemetan estreinatuko duela iragartzean.