Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
MaryPopair, Bartzelonatik

2020-05-14
Etxeko Sessions saioan, musika elektronikoa Kataluniatik. Igo bolumena eta gozatu!
bideoa prestatzen
Guateke giroa Madrildik

2020-05-14
Yanara Espinoza Papaya taldeko abeslariak "Hay mujer" abestia eskaini digu baita eguerdian girotzeko hainbat kantu hautatu ere.
bideoa prestatzen
Iñaki Ziarrusta (Atx teatroa): “Kultura da gizarte bat eraldatzeko potentzial handia duena, ez ekonomia”.

2020-05-13
Atx Teatroa konpainiako kideak konfinamenduan, baina baita horren aurretik ere, kulturak bizi duen egoeraz hausnartu du. Bere ustez, agintariek ez dakite zein den kulturaren garrantzia eta horrek krisi amaigabean kateatzen du sektorea.
bideoa prestatzen
Harrapazank eszena programa azken fasean sartu da: hautatu dituzte bost finalistak

2020-05-14
Harrapazank eszena programa bere azken fasean sartu da eta epaimahaia osatzen duten bost coach-ek finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. “IsIndaHouse” deitu diote aurtengo edizioari, hamabostgarrena, izan ere, parte-hartzaileek etxetik egindako lanak bidali dituzte, aurrez aurreko aurkezpenik gabe pandemiak hala behartuta. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak.
bideoa prestatzen
MUSIKAZUZENEAN TB #105: SUA taldea eta DUT (liburua)

2020-05-14
Aste honetako saioan bi erreportaje ikusteko aukera izango da. Lehenengoan SUA talde gaztea ezagutuko dugu, argitaratu duten "Ordu Beltzak" diskoa aitzaki. Bigarrenean, DUT taldearen inguruan idatzi den liburuaz ariko gara PAblo Salgado idazlearekin eta taldeko Xabi Strubell eta Galder musikariekin.
bideoa prestatzen
Kulturaren egoera aztergai

2020-05-13
Aste honetan, Artekalen, antzerkiari helduko diogu gure elkarrizketan. Horretarako Iñaki Ziarrusta Atx teatroa konpainiako kidea gonbidatu dugu eta itxialdiak kulturan ekarri duen krisiaz solastu gara berarekin. Honekin batera, Bernard Clement argazkilari iruindarraren online erakusketa erakutsiko dizuegu eta bukatzeko, Errekaleor ezagutzera gonbidatuko zaituztegu. Bertan, auzolanaren eta artearen bitartez, auzo oso bat berpiztu dute, Gasteizen.