Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoaren irudia
Pasaiako euskaltegietako matrikulazio epea zabalik

2014-09-08

Pasaiako Udal Euskaltegian eta AEKko euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute. Aurtengo berrikuntza gazteentzako ikastaroak izango dira. Guraso eta langabetuek ere izango dute aukera euskara ikasteko. Gainera, doakoa izan daiteke ikastaroa, ehuneko 85eko asistentzia betez gero, matrikularen zenbatekoa osorik itzuliko baita.

bideoaren irudia
Goitiberak bueltan dira

2014-08-23

Goitiberen jeitsiera berreskuratu egin da Bilboko Aste Nagusian. Kategoria ezberdinetako jeitsierak izan ditugu Zumalakarregi etorbidetik. Bertan Bizkaiko Inertzia Kirol Federazioko kideak egon dira konpartsa kideekin batera antolakuntza lanetan.

bideoaren irudia
Marmitako txapelketa gastronomikoaren bosgarren egunean

2014-08-23

Arrain Fish Festibalaren azken egunean marmitako txapelketa izan dugu. Areatzara jende ugari gerturatu da marmitako sukaldatzera eta hegaluzea dastatzera.

bideoaren irudia
Albokarien XVIII. kontzentrazioa

2014-08-23

Albokarien XVII. kontzentrazioa izan zen ostiralean. Bilboko zazpi kaleetatik zehar ibili ziren panderoekin batera. Horren ostean bazkaria izan zuten.

bideoaren irudia
Umeentzako motor lasterketa egon da Kulturgunean

2014-08-23

Hainbat umeek haien motorrak hartu eta kulturgunera hurbildu dira lasterketan parte hartzeko. Ondoren merendola izan dute.

bideoaren irudia
Ur jolasak euskalgunean

2014-08-23

Ur eta ponpen artean ibili ziren umeak jolasten euskalgunean. Ederki pasa zuten.